Irtenbide teknologikoen komertzializazioari bultzada
Innobasquek “Nola transferitu garapen teknologikoak enpresa-bezero batengana?” ikastaroa antolatu du, enpresa pribatu, ETE eta enpresa handiei salmenta prozesuak errazteko asmoz
Berrikuntzaren Euskal agentzia eta Basque Enterprise Europe Network Partzuergoko (EEN) kide den Innobasquek enpresa pribatu, ETE eta enpresa handiei zuzendutako prestakuntzarekin, teknologia egokitzapenarekin eta I+G+b-aren salmenta komertzialarekin erlazionatutako prozesuetan esku hartzen duten ikertzaile eta kudeatzaileentzako ikastaro bat antolatu du.
“Nola transferitu garapen teknologikoak enpresa-bezero batengana?” deituriko formakuntza-sesioa, uztailaren 3an eta 4an egingo da Innobasqueko egoitzan, Zamudion kokatutako Bizkaiko Teknologia Parkean.
Matrikularen kostua 300 eurokoa da (Innobasqueko bazkideek %20ko deskontua izango dute) eta izena emateko epea ekainaren 25ean bukatuko da. Jardunaldian parte hartzeko interesa dutenek hurrengo inprimakia bete beharko dute.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.