Konputazio kuantikoa aurrera doa Euskadin adimen artifiziala sustatzeko KUBIT proiektuarekin
Konputazio kuantikoa etengabeko bilakaeran dago, eta konputazio klasikoaren gaitasunak gainditzen dituzten arazo konplexuei aurre egiteko funtsezko teknologia gisa agertzen da, batez ere gero eta interkonektatuago dagoen mundu batean. Adimen artifizialaren garapena gidatzeko duen potentzialarekin, KUBIT proiektua bezalako ekimenen bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareak euskal ekosistemaren lehiakortasuna indartu nahi du.
KUBIT proiektuak –Kuantikaren Berrikuntzarako Ikasketa Teknologikoa– konputazioko eta simulazio kuantikoko metodoak, algoritmoak eta hurbilketak ikertzen ditu, euskal industria-sektorean adimen artifiziala osatzeko eta haren eragina eta heldutasuna ebaluatzeko. Tecnalia ikerketa zentroak, lideratzen du eta, bertan, Ibermática Fundazioa, Ikerlan, Lortek, Tekniker, Mondragon Unibertsitatea, UPV/EHU eta Vicomtech enpresek parte hartzen dute, SPRI Taldearen laguntzarekin, Elkartek programaren bitartez.
Ekimena bazkideen ikerketetatik eta identifikatutako konputazio-arazo batzuetatik sortu zen, euskal industriaren premia komunei lotuta daudenak. KUBIT proiektuak jabetza industrialeko aktiboen zorroa garatu nahi du konputazio kuantikoaren eremuan, ingurune industrialeko arazo tipikoak konpontzera eta hardware kuantiko aurreratuena erabiliz erronka konputazional konplexuei aurre egiteko teknikak sortzera bideratua.
Halaber, teknologia kritikoen burujabetza lortzeko Europako estrategiari laguntzen dio, baita Europak Adimen Artifizialaren balio-kate osoan funtsezko gaitasunak dituela bermatzeko estrategiari ere.
Ekimena aktibatzeko, partzuergoak honako hauen laguntza ere izan du: BasQ, Bizkaiko Foru Aldundia eta bere Bizkaia Quantum Industrial Hub, Gipuzkoako Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia, BAIC-Basque Artificial Intelligence Center, GAIA klusterra, IBM, CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles), ERICTEL, Euskaltel, Petronor eta Telefónica.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.