Jesús Ángel Bravo Duque, Camp Tecnológicoko bultzatzailea.
Elkarrizketak 19 urria, 2021

LAB Tecnológico-k adimen artifizialaren erabilera bultzatzen du, robot industrialen hezkuntzara bideratuta

Camp Tecnológicoko I+G+b laborategiak cobot ekonomikoak erabiltzearen aldeko apustua egiten du, balio erantsi txikiko zereginak egiteko.

Nazioarteko Robotika Federazioaren (IFR) azken ikerketaren arabera, Europan robot industrialen ezarpen rankingean Espainia laugarren postuan dago, Alemania, Italia eta Frantziaren atzetik soilik. Mundu mailan berriz, Espainia hamaikagarren postuan dago. Instalatutako robot gehienek materialak eta beste elementu batzuk kargatzeko eta deskargatzeko maniobrak egiten dituzte. Txosten horren arabera, automobilgintzaren sektorea da nagusi robot industrialen instalazioetan (guztizkoaren % 48), eta horren atzean daude metalurgia ( % 19) eta elikadura ( % 13) sektoreak.

Estatuko lehen robot industriala 1973an ezarri zen Inser Robótica euskal enpresaren eskutik. Ia 50 urte geroago, roboten belaunaldi berri bat eraldaketa digitalarekin eta 4.0 industriarekin lotutako kontzeptuen parte da. Cobotak edo elkarlaneko robotak alde batera utzita, orain robot modularrak, malguak edo beren ikaskuntza adimen artifizialeko algoritmoetan oinarritzen dutenak presente daude. Hori da Jesús Ángel Bravok zuzendutako Camp Tecnológicos laborategi aurreratuak lantzen duen testuinguru berria.

Bravo ekintzaile nabarmena da Euskadin azken hamarkadetan. 1983an SPRIk mikroelektronika industrian sartzeko IMI programa abian jartzeko kontratatu zuen lehen taldeko kide izan zen. Lan horretan datu-baseen, kalkulu-orrien edo testu-prozesadoreen funtzionamenduari buruzko prestakuntza eman behar zen, garai hartan ehunka mila pezeta balio zuten ordenagailuak erabiliz. Egiten ziren ikastaroak VHS bideo-zinten bidez partekatzen ziren. Zalantzarik gabe, beste garai batzuk ziren.

Jesús Ángel Bravok 1984an sortu zuen Softec enpresa, euskal erakunde nagusietako batzuen lehen webguneak garatu zituen konpainia, hala nola Eusko Jaurlaritzarena edo Iberdrolarena. Enpresa hori 2006an saldu zioten Ibermáticari. Harrezkero, Softec Internet zuzendu du, Gaia klusterreko presidentea izan da, Tecnaliako patronatuko kidea izan zen eta Camp Tecnológico jarri zuen martxan. Gaur egun, Camp Tecnológicorekin batera, Bravo Appsamblearen CEO da.

2011n hainbat konpainia eta erakunderekin batera, hala nola Novia Salcedo Fundazioarekin edo Innobasquerekin, teknologia berrien erabileran zentratutako umeentzako udalekuak eskaintzeko helburuarekin eratu zen Camp Tecnológico, eta orain Lab Tecnológico deritzonaren sorrera bultzatu du, material didaktiko berriak garatzeko I+G+b saila. Lab honen lehen helburuetako bat industriara bideratutako robot berriak garatzea da.

“Orain dela bi urte adimen artifizialeko MITeko ikastaroa egin nuen eta adimen artifizialaren eta robotikaren arteko interakzioaren garrantzia ikusi nuen. Orain arte, robotak gizakiak zeregin errepikakor bat egiteko programatu behar zituen. Baina robot horri kamera bat eta adimen artifizialean oinarritutako irudiak ezagutzeko sistema bat gehitzen badizkiozu, sistemak errazago ikas dezake zer egin momentu bakoiztean. Horixe egiten ari da Tesla bere gidatze-sistema autonomoarekin. Azkenen finean, kamera pila bat integratzen dira autoan irudia izateko, eta robotak edo autoak egin behar dituen gauzak egiteko”, Camp Tecnológicoko CEOak azpimarratu duenez.

Gaur egun, Lab Tecnológico laborategiaren proposamena enpresekin aztertzen ari da, Jesús Ángel Bravok zehazten duen bezala: “Oraintxe bertan, 3.000 euro baino gutxiagoko prezioa duen robot bat konpainia batean ezarri dugu, eta orain arte konpondu ezin izan diren arazoak konpondu ahal izango ditu, 30.000 euroko kostuarekin. Zehazki, gure robotak txertaketak egiten ditu torloju batean material desberdinen zirrindolak konbinatzeko. Lehen eskuz egin behar zuten lan hori. Gure sistemak kamera batekin identifikatzen du non dauden zinta batean zati horietako bakoitza, zirrindolak eta torlojuak, eta multzoa osatzen du azken muntaia-zelulara pasa dadin. Adimen artifizialari esker, piezak programatu beharrik gabe nola jaso behar dituen ikasten du, zintaren posizioa desberdina delako une oro. Balio erantsi txikiko zeregin errepikakorrak dira, eta ez zuten ekonomikoki justifikatzen robota ezartzea. Gainera, gurea elkarlaneko cobot edo robot bat da, gela batean soilik egon behar ez dena eta pertsonekin interakzioak egin ditzakeena”.

Lab Tecnológicoko robotaren garapena robot adimendunen belaunaldi berrian eman den lehen urratsa da. Momentuz, bere gaitasunak 500 gramoko kargara eta 40 zentimetroko desplazamenduetara mugatzen dira, baina bere baterien mugikortasun erraza eta autonomia ditu abantaila bezala. “Lab Tecnológicon hezkuntza zentroetara zein industriara joan daitezkeen soluzioak planteatzen ditugu. Adibidez, Deustuko Unibertsitateko lehen mailako robotikako espezialitateko laborategiak guk hornitu ditugu gure beso robotikoekin. LHko zentro askotan gaude, eta Tknikarekin ere lan egiten dugu”, azaldu du Bravok.

Robotikatik haratago, gazteak teknologia berriei eta horiek egungo gizartean duten eraginari buruz gehiago jakitea da Camp Tecnológicoko beste erronka bat. Izan ere, eraldaketa digitalak eta 4.0 industriak adimen artifizialean, zibersegurtasunean edo datuen analitikan trebatutako ehunka mila profesional beharko dituzte datozen urteetan. Arlo honetan asko du emateko udalekuen proiektu honek, gazteenei zuzenduta, baina bereziki emakumeei zuzenduta. “Guk adin-tarte oso zabalak ditugu, 5 urtetik gorakoak, eta hasierako etapan, 5-7 urtekoetan, haurren proportzioa ia ‘fifty-fifty’ dela ikusten dugu. Baina gero, nesken kopurua murrizten doa, eta 12 urte edo gehiago ditugunean, neskak ia ez daude. Mezu hau bultzatu behar dugu: hau ez da frikien kontu bat , baizik eta irteera asko ditu”, azpimarratu du Jesús Ángel Bravok.

4.0 industria, teknologia adimendunak eta material aurreratuak inplementatuz, SPRI Taldearen lehentasunetako bat da, eta hori lortzeko SPRIren aldetik lotura teknologiko bat bezala jarduten dugu, euskal enpresek 4.0 soluzioak eskura ditzaten, hala nola laguntzak eta prozesu osoan zehar arlo horretako profesionalen babesa. Informazio gehiago hemen.

Lotutako albisteak

Ibarmia:  “Abangoardian  egoteko  eta  prestazio  handiko  makinen  fabrikazioan  erreferente  izateko  lan  egiten  dugu”
06/11/2024 I+G+B

Ibarmia: “Abangoardian egoteko eta prestazio handiko makinen fabrikazioan erreferente izateko lan egiten dugu”

Enpresa gipuzkoarrak berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egin du, ekoizpena optimizatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.

Orai:  “Adimen  artifizialerako  gure  neurona-eredua  euskarazko  aurreratuena  da  ingurune  eskalagarrietarako”
30/09/2024 I+G+B

Orai: “Adimen artifizialerako gure neurona-eredua euskarazko aurreratuena da ingurune eskalagarrietarako”

Elhuyarreko adimen artifizialeko zentroak Llama-eus-8B garatu du, eredu fundazionala (adimen artifizial sortzailearen oinarri gisa erabiltzen den eredu-mota), euskara idatzia ulertzea eta sortzea eskatzen duten sistemak garatzeko.

HINEk  50.  urteurrena  ospatuko  du  sistema  hidraulikoetako  munduko  lider  gisa
26/06/2024 I+G+B

HINEk 50. urteurrena ospatuko du sistema hidraulikoetako munduko lider gisa

Olaberriko enpresak 700 langile ditu eta 200 milioiko fakturazioa, eta industrian eta energia berriztagarrietan espezializatuta dago

Pospoloak  eta  aterkientzako  egiturak  egitetik,  automobiletarako  motelgailuak  eta  norabide-zutabeak  egitera
19/06/2024 I+G+B

Pospoloak eta aterkientzako egiturak egitetik, automobiletarako motelgailuak eta norabide-zutabeak egitera

Hijos de Juan de Garay enpresaren 160 urteko historiak dibertsifikazio berezia izan du eta, gaur egun, zehaztasun handiko hodien fabrikaziorako munduko erreferente bihurtu da

Paturpat:  “Produktu  naturala  egiten  dugu,  patatarekin  errezetak  egitean  denbora  eta  kostuak  murriztea  lortzen  duena”
17/06/2024 Ekintzailetza

Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”

Enpresa arabarra hirugarren fabrikazio-lerro bat instalatzen ari da, etorkizuneko produktu-eskaerei aurre egiteko, eta ekonomia zirkularreko proiektu europar batean parte hartzen ari da.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.