Albisteak 14 uztaila, 2023

Leartiker buru duen proiektu batek alergenoak detektatzen dituzten bi gailu eramangarri garatu ditu

TECAM proiektuaren ikerketak, zentro teknologikoak zuzendutakoak, bi gailu sortu ditu pertsonen osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen elikadura-konposatuak topatzeko.

TECAM proiektuak bi gailu eramangarri garatu ditu, alergiak edo intolerantziak dituzten pertsonen osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen elikadura-konposatuak detektatzeko. Edozein unetan eta ia edozein pertsonak erabiltzeko sortuak daude, teknika aldez aurretik ezagutu edo ez arren. Ikerketa Leartiker euskal zentro teknologikoak zuzendu du, SPRI Taldearen Elkartek programaren finantzazioa jaso du, eta Deustuko Unibertsitatea eta CEIT izan ditu bazkide. 

TECAMek, pasa den ekainean amaitutakoak, janari-alergenoak eta mikroorganismo patogenoak monitorizatzeko eta kontrolatzeko irtenbide teknologiko berriak garatzea zuen helburu, elikagaien balio-kate osoan segurtasuna bermatzeko. Bere xedea lortzeko, bi ikerketa-ildo garatu ditu eta horiek  osasunerako arriskua duten bi konposatu detektatzen duten bi gailu sortu dituzte: soja eta glutena. 

Lehenengoa, CEITeko Biodevices and MEMs ikerketa-taldeak diseinatutako, fabrikatutako eta optimizatutako PCR-on chip gailu bat da.  Hori elikagai-matrize desberdinetan soja alergenoa detektatzeko sentikortasun handia duten mikro-tantak manipulatzean —mikrofluidika digitala— oinarritzen da. Mota horretako lehen gailua da elikagai naturalekin balioztatu dena. Bestalde, Deustuko Unibertsitateko eVIDA ikerketa-taldeak aztertu eta optimizatu du teknologia aurreratuaren bitartez —NIRS teknologia— irinetan glutena atzeman dezakeen gailu bat. Hori adimen artifizialeko sistema baten eta online interfaze baten bidez kontrolatzen da. 

Leartikerrek, aldi berean, Staphylococcus aureus bakterioari buruzko ikerketa bat egin du. Bakterio horrek toxinak sortzen ditu eta, irentsiz gero, gastroenteritisa moduko sintomak eragiten ditu. Azterketak ondorioztatu du PCR-on chip gailua mikroorganismo horren eta haren enterotoxinen detekziora egokitzea posible eta onuragarria izango litzatekeela esnegintza-sektorearentzat. Ikerlanean, bakterioak esnekietan enterotoxina klasikoak ekoizteko duen gaitasuna eta proiektuan sortutako gailu baten bidez antzemateko duen ahalmena aztertu da. Staphylococcus aureus hautemateko ez ezik, bi gailuak kontrolatu nahi diren beste elikagai-matrize batzuetara egokitu litezke, elikagaien industriaren, osasun publikoaren edo osasunaren beharrei erantzuteko. 

Proiektuak bi urte pasatxo iraun ditu, eta hainbat diziplina zientifikoren konbinazioari esker gauzatu da, hala nola: bioteknologiaren eta informatikaren konbinazioari eta espero zen emaitza lortu arte egindako hamaika proba-erroreei esker. “Hala, jakintza-alorren aniztasunak eta erakundeen arteko lankidetzak berriro erakutsi dute hori dela gizarteak segurtasunez aurrera egiteko behar dituen konponbideak eskainiko dituen aurrerapen zientifiko-teknologikoa lortzeko bidea”, adierazi dute Leartiker zentro teknologikokoek. Leartikerrek, gainera, aholkularitza lanak egin ditu, besteak beste, elikagaien zientzia eta teknologiari, elikagaien konposizioari, alergenoei, araudi edo detekzio teknika klasikoei buruz. Halaber, elikagaien laginak prestatu, aztertu eta bidali dizkie proiektuko bazkideei, hainbat fasetan, gailuak entrenatu, egiaztatu eta baliozkotzeko. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

Lotutako albisteak

Ceit  zentro  teknologikoak  300  enplegu  baino  gehiago  sortzen  dituzten  20  spin-off  sustatu  ditu  eta  30  M  €  inguruko  inbertsioa  ekarri  dute
16/04/2025 I+G+B

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute

Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei  euskal  ikerketa-erakundek  bat  egin  dute  ITTHACAn  zahartze  osasuntsua  sustatzeko
16/04/2025 I+G+B

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko

Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako  soluzio  teknologiko  aurreratuen  garapenean  erreferentea  den  ULMA  kooperatiba  taldea  bisitatu  du  Mikel  Jauregi  sailburuak
10/04/2025 I+G+B

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak

Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Connect  Group,  zentro  teknologikoa  Donostian  duen  multinazionala
27/03/2025 I+G+B

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala

Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikerlariak  kontratatzea  sustatzeko
21/03/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko

2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak  I+Med  laborategiko  instalazio  berriak  bisitatu  ditu,  munduko  lehen  Nanohidrogel  Adimendunen  Institutu  Biomedikoa
18/03/2025 I+G+B

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa

"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz,  esku-erremintak,  doitasuneko  piezak  eta  kautxuzko  injekzio-moldeak  fabrikatzen  dituen  60  urteko  enpresa
17/03/2025 I+G+B

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa

Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation  Land”  lelopean,  Euskadik  Transfiere  2025  Europako  zientzia,  teknologia  eta  berrikuntzarako  fororik  handienean  parte  hartuko  du
13/03/2025 I+G+B

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du

Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.