I+G+B
Albisteak 18 Marzo, 2025

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa

"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"
    • Imanol Pradalesek haren sustatzaileen ahalegin pertsonala nabarmendu du, eta Eusko Jaurlaritzak Talentuaren Estrategia zabalduko duela aurreratu du

    Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa. Arabako Parke Teknologikoan dago kokatua. Eusko Jaurlaritzaren helburuekin bat datorren berrikuntzaren eta talentuaren aldeko apustuaren adibide bat, esan du Imanol Pradalesek.

    “Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea, eta proiektu aurreratuak gauzatzea. Asmatu egin behar dugu. Horretarako, aukera industrialak eta berrikuntza sustatuko ditugu, eta Talentuaren aldeko Estrategia zabalduko dugu“, adierazi du.

    Enpresako zuzendari Manu Muñoz eta bertako lantaldeko kide batzuk aldamenean zituela, Lehendakariak ingeniaritza biomedikoaren arloan produktu berriak ikertu, garatu eta fabrikatzen dituen laborategi honen instalazio berriak bisitatu ditu.

    Lehendakariak balioan jarri nahi izan du lan hori. “Ez da erraza zientzia-denborak emaitzen kontuarekin parekatzea. I+G arloa marketinarekin eta finantzekin integratzea. Helburuak berak eraman zaituzte zailtasunak saihestera eta zuen bidea aurkitzera: enpresa konpromiso partekatu gisa ikustera. Pertsonak proiektuarekiko, proiektua pertsonekiko eta proiektua ingurunearekiko konpromisoa. Emaitza hauxe da: teknologikoki punta-puntakoa den enpresa, Araban eta Euskal Autonomia Erkidegoan errotua, talentua eta berrikuntza bultzatzen dituena. Kalitatezko enplegua eta aberastasuna sortzen ditu, eta biozientzien sektorea bezalako aukera-sektore batean munduko erreferente gisa kokatzen gaitu”, esan du.

    Arabako Parke Teknologikoan kokatua, i+Med espezializatuta dago pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako askapen kontrolatuko sistema adimentsu pertsonalizatuak sortzen. 2013an sortu zen —UPV/EHUren enpresa-mintegiaren babesean, proiektuari esperientzia zabala ematen dioten ikertzaileen kooperatiba gisa—, eta enpresa 180 pertsonak osatzen dute. Horietatik 30 inguru osasunarekin lotutako esparruren batean doktoratuta daude, eta beste 24 arlo biomedikoetan espezializatutako ingeniaritzen mundukoak dira.

    Lehendakariarekin batera, inaugurazio honetan izan dira Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregi, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesias, Arabako diputatu nagusi Ramiro González, Gasteizko alkate Maider Etxabarria eta Gobernuko ordezkari Marisol Garmendia.

Lotutako albisteak

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako  soluzio  teknologiko  aurreratuen  garapenean  erreferentea  den  ULMA  kooperatiba  taldea  bisitatu  du  Mikel  Jauregi  sailburuak
10/04/2025 I+G+B

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak

Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Connect  Group,  zentro  teknologikoa  Donostian  duen  multinazionala
27/03/2025 I+G+B

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala

Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikerlariak  kontratatzea  sustatzeko
21/03/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko

2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Bianditz,  esku-erremintak,  doitasuneko  piezak  eta  kautxuzko  injekzio-moldeak  fabrikatzen  dituen  60  urteko  enpresa
17/03/2025 I+G+B

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa

Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation  Land”  lelopean,  Euskadik  Transfiere  2025  Europako  zientzia,  teknologia  eta  berrikuntzarako  fororik  handienean  parte  hartuko  du
13/03/2025 I+G+B

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du

Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH  Company,  munduko  liderra  arrantza  sektorerako  makinetan  Mungiatik
10/03/2025 Nazioartekotzea

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik

Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Etxetar,  errekuntzako  motorrentzako  eta  ibilgailu  elektrikoentzako  ekoizpen-sistema  aurreratuak  egiten  dituen  munduko  ingeniaritza  liderra
07/03/2025 I+G+B

Etxetar, errekuntzako motorrentzako eta ibilgailu elektrikoentzako ekoizpen-sistema aurreratuak egiten dituen munduko ingeniaritza liderra

Elgoibarko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasuneko dirulaguntza-programa jaso du eta proiektu bat egin du freno-diskoen kutsadura mugatzeko.

Infinite  proiektuak  kontakturik  gabe  monitorizatzen  du  egitura  aeronautikoen  bizi-zikloa
06/03/2025 I+G+B

Infinite proiektuak kontakturik gabe monitorizatzen du egitura aeronautikoen bizi-zikloa

Ideko zentro teknologikoak gidatutako proiektu europar honek mikrohariak erabiltzen ditu karbono-zuntzen egituren egoera kontrolatzeko, haien kalitatea ziurtatzeko, piezak sentsore kableatuekin hornitu beharrik gabe.

Vaillant  Groupek  aire-ur  bero  bonba  berri  bat  merkaturatu  du,  eraginkorragoa  eta  zarata-mailak  murrizten  dituena
05/03/2025 I+G+B

Vaillant Groupek aire-ur bero bonba berri bat merkaturatu du, eraginkorragoa eta zarata-mailak murrizten dituena

Behin Split proiektua amaituta, Europako merkatuan makinak merkaturatzen hasi da, eta 30.000 salmenta izatea aurreikusten du. SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa jaso du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.