Lehiakortasunari buruzko Biltzarra datorren azaroaren 17an izango da
Lehiakortasunari buruzko Txostenak aukera ematen digu, urtero, Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna aztertzeko eta erronkak identifikatzeko; joerak, aukerak eta mehatxuak antzemateko; eta eztabaidetan eta erabakiak hartzeko prozesuetan eragiteko. Datorren azaroaren 17an, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak Lehiakortasunari buruzko 2022ko Biltzarra egingo du eta SPRI Taldearen laguntzaz prestatu duen Txosten honen ondorio nagusiak aurkeztuko ditu.
Aurten, Euskal Autonomia Erkidegoko ekonomiaren egiturazko baldintzak ditu aztergai txostenak, pandemiak, Ukrainako gerrak eta energiaren eta lehengaien merkatuetako shockek eragindako ziurgabetasun egoerari aurre egiteko funtsezkoak izango baitira. Era berean, gure ekonomiaren erresilientziari lagundu diezaioketen palankak ere landu ditu analisiak.
Pascale Le Blanc irakaslearen hitzaldia ere izango da, enpresentzat eta erakundeentzat garrantzi handia duen gai baten inguruan: berrikuntza teknologikoak giza kapitalean duen eragina. Le Blanc Eindhoven-eko Unibertsitate Teknologikoko irakaslea da eta nazioartean izen handiko aditua.
Industria teknologizazioko garai hauetan, talentuaren erronka ardatz hartuta antolatu dugu hitzaldiaren ondorengo mahai ingurua. Le Blancekin batera, Aitor Urzelai SPRI Taldeko zuzendari nagusia eta Sonia Garai Artecheko giza baliabideen arduraduna izango dira bertan.
Biltzarra Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campuseko IIBZ Liburutegiko Atarian izango da, 16:00etan. Ekitaldian parte hartzeko, esteka honetan eman behar da izena
Egitaraua
16:00 • Ongi etorria: Iván Martén, Orkestrako Presidentea
16:05 • Ekitaldiaren inaugurazioa. Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburua.
16:10 • Lehiakortasunari buruzko 2022ko Txostenaren aurkezpena
16:45 • A human-centered approach of technologization in organizations. Eindhoven-eko Unibertsitate Teknologikoko Pascale Le Blanc irakaslearen hitzaldia.
17:05 • Mahai ingurua “Talentuaren erronka: teknologia eta industria”. Parte hartzaileak:
- Pascale Le Blanc, Eindhoven-eko Unibertsitate Teknologikoko irakaslea
- Aitor Urzelai, SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia
- Sonia Garai, Artecheko giza baliabideen zuzendaria.
- Juan Gamboa, Orkestrako ikertzailea (moderatzailea)
17:30 • Ekitaldiaren amaiera
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.