Bilboko EHUren Bizkaia Aretoak hartuko du Materialean Zientzia eta Teknologia Kongresua datorren azaroaren 29an eta 30ean. Oraingo honetan Tecnaliak eta Euskampus fundazioak hartu dute jardunaldia antolatzeko ardura.
Euskara hutsean egiten den kongresu honen 5.edizioak egitarau mardula du, non honako gai nagusi hauen inguruko lanak aurkeztuko diren:
Bi hitzaldi nagusi ere izango dira, egun bakoitzean Kongresuaren egitarauari hasiera emango diotenak: azaroaren 29an Rolls Royceko Itxaso Arizaren eskutik Zergatik apurtu da, orduan? (Laborategiko baldintzak benetazkoetara egokitzen) hitzaldia entzuteko aukera izango da. Eta azaroaren 30ean berriz, Petronorreko Elias Unzuetak Euskal Hidrogeno Korridorea: Erronka berriak deskarbonizaziora bidean gaia aztertuko du.
Honez gain, Poster saioa ere egingo da, baita Gabirel Jauregi sari banaketa ekitaldia ere.
Egitarau osoa ikusi nahi izanez gero, MZT Kongresuaren web gunean dago eskuragarri: https://mzt.eus/doc/MZT-aurreneko-programa-web.pdf
MZT Kongresuaren GLOSARIO TERMINOLOGIKOA
Kongresuaren aurtengo nobedade nabarmenetakoa MZT Kongresuko 2018ko edizioaren lexiko terminologikotik abiatuz landutako glosario terminologikoaren aurkezpena izango da.
Materialen zientzia eta teknologia arloko adituek eta UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak lankidetzan landua, glosarioa elebiduna da (euskara/ingelesa), 1.300dik gora sarrera ditu eta sarrera bakoitzak testuingurua izeneko eremu bat du. Bertan kasuan kasuko terminoa erabiltzen den MZT Kongresuaren 2018ko edizioko adibide bat erakusten da. Terminoa testuinguruan ikusteko aukera izatea baliagarria da kontzeptua eta terminoaren erabilera argitzeko.
Lexikoko sarrerak jakintza-arloen arabera sailkatuak daude eta kasu honetan kongresuan erabilitako gai-sailkapenari berari egokitu zaio:
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?