Metallok Euskadiko ekonomia zirkularraren alde apustu egin du
Konpainiak 38.000 tona material metalikori bigarren erabilera eman eta balio-katean sartu ditu berriz ere
Ekonomia zirkularra berrerabilpena eta birziklapena sustatzen dituen eredua da, materialei bigarren bizitza emanez, balio-katean berriz ere sartuz eta, honela, lehengai eta energia-baliabideen kontsumoa murriztuz. Paradigma berri honek eskema zikularra marrazten du produktuen erabilpenari dagokionez, erabili eta botatzeko ondasunen fabrikazioan oinarritzen den ekonomia linealaren aldean.
Testuinguru honetan, burdinik gabeko material konplexuak birziklatu eta fintzen dituen Metallo konpainiak 38.000 tona material metaliko berriz ere balio-katean sartzea lortu du Berangon duen lantegian. Instalazio horietan egiten den materialak birziklatu eta fintzeko prozesuak, aurreko prozesuetatik datozen materialei bigarren erabilpena eman eta lehengai bezala berrerabiltzeko aukera eskaintzen du.
Jardunera honen harira, konpainiak 4,5 milioi euro inbertitu ditu zerbitzuak eta ekipoak hobetzeko, eta aurreko prozesuetan erabili eta 7 milioi euroko balioa duten lehengaien erosketa bultzatu du. Hori guztia, konpainiak Euskadin dituen instalazioetarako.
Iturria: Aclima
Lotutako albisteak

HIMUGI proiektuak mugikortasunean eta garraioan aplikazioak dituen hidrogeno-propultsio sistema bat lortu nahi du
Euskal erakundeen arteko partaidetza eta lankidetza handia du, eta SPRIren Hazitek programaren laguntza ekonomikoa jaso du.

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.