Mondragon Assembyk automobilgintzarako 12 muntaketa-lerro fabrikatuko ditu
Kooperatiba gipuzkoarraren hitzetan, eskari honek soluzio automatizatuen hornitzaile gisa duen posizionamendua “indartuko” du
Automatizazio eta mihiztaketa arloko soluzioen garapenean espezializatuta dagoen Mondragon Assembly euskal taldea automobilgintzarako argiztapen-osagaien muntaketarako hamabi lerro automatizaturen fabrikazioaz arduratuko da.
Eskaria “sektoreko multinazional ezagun” batek egin du, konpainiak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, eta lehenengo fasean, Mondragon Assemblyk Txinan, Mexikon eta Europan dituen lantegietan fabrikatutako hiru muntaketa-lerro instalatzea aurreikusi du. Gainerako zortziak pixkanaka-pixkanaka instalatuz joango dira 2021era arte.
“Proiektu hau Mondragon Assembly soluzio automatizatuen hornitzaile globaltzat indartzeko beste aurrerapauso bat da. Gure lantegien multilokalizazioari esker, proiektu bera hainbat eskualdetan gauzatzeko aukera eskaini ahal diegu gure bezeroei”, ziurtatu du konpainiaren Automatizazioko zuzendari Iñigo Vélez de Mendizabalek.
Mondragon Assembly ezagutu
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.