Monitorizazio eraginkorra eguzki-energiako instalazioetarako
Ingeteamek garatutako plataforma batek instalazio fotovoltaikoetan nahiz autokontsumorako instalazioetan sortutako energia eta kontsumoari buruzko informazioa eskaintzen du
Iturri berriztagarrietatik energia sortzen duten instalazio handiekin batera, gero eta gehiago dira eguzkiaren energiaz baliatuta autokontsumorako sistemak instalatzea erabakitzen duten partikularrak. Testuinguru honetan, potentziako elektronikan espezializatuta dagoen Ingeteam euskal konpainiak INGECON SUN Monitor programa sortu du. Plataforma honek energia fotovoltaikoko neurri guztietako eguzki-instalazioen nahiz etxeko kontsumorako instalazioen jarduna monitorizatzen du.
Softwarea web bertsioan eta IOS nahiz Androiderako aplikazio gisa eskura daiteke, eta energia ekoizpenari buruzko oraingo zein iraganeko datu guztiak ezagutzeko aukera ematen du. Gainera, tresnak, datu guztiak txosten batean bildu eta erabiltzaileari helaraz diezaizkioke posta elektronikoaren bitartez.
Lotutako albisteak

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute