Ostirala 22an amaitzen da Sarrallek arlo zientifiko eta teknologikoan gradu bikoitzeko ikasketak egiten dituzten emakumeei zuzenduta dituen beka programan partehartzeko epea
Arlo Zientifiko eta Teknologikoan gradu bikoitza ikasten ari diren emakumeei zuzendutako Sarralle Grow Beken IV Edizioan eskaera egiteko epea Ostiral honetan Uztailak 22 amaitzen da. Sarrallek eskaintzen duen ikasturteko 1000 euroko beka eskuratu nahi duten neskak oraindik lortzeko garaiz daude. Horretarako, nahikoa da eskaera SARRALLE GROW BEKAren eskaera-inprimakiaren bidez egitea , Sarralleren web orriko CAREER atalean: www.sarralle.com
Era berean, irailaren 7ra arteko epea izango dute eskaera-inprimakian eskatzen den dokumentazioa entregatzeko, edo, bestela, posta elektronikoz ere bidali ahal izango dute (seleccion@sarralle.com), GROW BEKAK adieraziz. Hautatutakoen izenak 2022ko irailaren 22an jakinaraziko dira.
STEM bokazioak piztea
Sarrallek –siderometalurgia, energia eta ingurumenaren sektoreetarako ingeniaritza industrialean espezializatutako enpresa– urte anitzeko beka-programaren laugarren edizioa jarri zuen abian udara aurretik, SARRALLE GROW izenekoa eta zientzia ikasketak egiten dituzten emakumeei zuzenduak. Beka hauen helburua bikoitza da. Alde batetik, neska gazteen artean sektore zientifiko eta teknologikoetan bokazioak pizten laguntzea da, neskak ikasketa zientifikoak egitera bultzatuz, bai eta emakumeek zuzendaritza-postuetan eta erantzukizun-postuetan duten presentzia handitzea ere. Programa horren helburua da gizonen eta emakumeen arteko arrakala teknologikoa geldiarazten laguntzea –lau emakumetatik batek bakarrik aukeratzen ditu unibertsitate-ikasketa zientifikoak–, oraindik ere sektore horietan emakumeen jarduera-tasak, kultura- eta gizarte-faktore ugari direla medio, gizonena baino txikiagoa izaten jarraitzen baitu argi eta garbi, eta postu okerragoak bete ohi dituzte.
Bestetik, arazo ekonomikoak dituzten familiei laguntzea, beren alaben unibertsitate-ikasketen alde egin dezaten. Bekak, 18 eta 25 urte bitarteko emakumeei zuzenduak daude, baldin eta Euskadin bizi badira eta datorren ikasturtean zientzia-, teknologia-, ingeniaritza- eta matematika-karreretan (STEM) gradu bikoitza egiten badute edo ADEn eta beste espezialitate batean gradu bikoitza egiten badute. Orain arte, sei gaztek jaso dute beka SARRALLE GROW programan, eta irailetik aurrera beste bi emakume gehituko zaizkie.
Gainera, ingeniaritza munduan eta Sarralleko departamentu korporatiboetan ordaindutako praktikak egiteko aukera izango dute uda guztietan, bai eta karrera amaierako proiektu bat ere, beren karrera garatu nahi duten Taldeko dibisioan.
Konpromisoa prestakuntzarekin eta talentuarekin
Horrelako ekimenak Sarrallek gazteenen prestakuntzarekin eta tokiko talentua erakartzearekin duen konpromisoaren parte dira, talde-lana bultzatzeko asmoz. Enpresa hainbat ekimen ari da aurrera eramaten, horien artean bekak, baina baita beste batzuk ere, hala nola Sarralle-Deustu Gela Teknologikoa; Room 4 Steel Gela, EHUrekin eta Siderex klusterrarekin elkarlanean; udan unibertsitateko eta Lanbide Heziketako ikasleek enpresan egiten dituzten praktikak; edo Sarralle Urola Talent ekimena, Urola eskualdeko talentu gazteak erakartzeko abian jarritakoa.
Sarralleri buruz
1965ean Azpeitian sortutako enpresa da Sarralle; ingeniaritza industrialeko liderra da hainbat sektoretan, hala nola siderometalurgian, ingurumenean eta energian, eta “erabiltzeko prest” proiektuak garatzen ditu sektore horietan. Konpainiak askotariko soluzioak eskaintzen ditu mundu osoan: sektore askotako makina eta instalazioen diseinua, ingeniaritza, fabrikazioa, logistika, obra zibila, muntaia eta abian jartzea, besteak beste. Honako negozio-lerro hauetan lan egiten du: altzairu-fabrika; ijezketa; bobina metalikoen prozesamendua; ingurumena eta energia; eta biltegiratze-sistemak. Gaur egun, 500 lagun baino gehiago ari dira lanean estatuko edota nazioarteko lantegietan.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.