Pasabanek instalazioak handitzeko lanak bukatu ditu
Konpainia gipuzkoarrak 1.000 metro koadroko muntaketa-lantegi berri bat eraiki du balio erantsi handiagoko proiektuak erakartzeko
Paperaren eta kartoiaren industriarako makineriaren diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dagoen Pasaban konpainia gipuzkoarrak instalazioen modernizazioa bukatu du, 1.000 metro koadro baino gehiago dituen eremu berri baten sorrerarekin.
Era berean, euskal konpainiak antolaketa birkonfigutatu du “prozesuen eraginkortasuna hobetzeko” eta “balio erantsi handiagoko proiektuak erakartzeko”, ohar baten bidez jakinarazi duenez. Pasabanek 130 profesional kontratatuak ditu, 500 bezero baino gehiago eta 700 makina-instalazio 45 herrialdetan zehar.
Pasabanen bideo korporatiboa
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.