Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 19 ekaina, 2024 I+G

Pospoloak eta aterkientzako egiturak egitetik, automobiletarako motelgailuak eta norabide-zutabeak egitera

Hijos de Juan de Garay enpresaren 160 urteko historiak dibertsifikazio berezia izan du eta, gaur egun, zehaztasun handiko hodien fabrikaziorako munduko erreferente bihurtu da

Hijos de Juan de Garay familiako enpresa euskalduna da eta 160 urte ditu. Oñatin du egoitza eta zehaztasun handiko hodien fabrikazioan dago espezializatuta. 600 langile ditu batez beste, 200 milioi euro inguru fakturatzen ditu eta negozioaren % 80 esportatu egiten du, Jatxu Intxaurbe I+G+b arloko zuzendariak Made in Basque Countryri adierazi dionaren arabera.

Historiak gogorarazten digu 1864an sortu zela enpresa pospoloak eta txanponak fabrikatzeko…

Cornelio Garayren izaera ekintzailea lotuta egon da beti pertsonen beharrak asetzearekin. Garai hartan, korronte elektrikorik ez zegoenez, edo ez behintzat orain dugunaren moduan, pospoloak lehen mailako beharra ziren. Oso garai nahasia izan zen eta txanponak egitera ere iritsi ziren.

Ondoren, aterkientzako egiturak iritsi ziren eta 1926an, kirtena soldatzen lehenengoak izan zineten. Hala, Espainian hodia soldatzen zuen lehen fabrika bihurtu zen.

Halaxe da. Pospolo-fabrika desjabetu egin zuten eta aterkientzako eta eguzkitakoentzako egiturak egiteko aukera ikusi zuten. Hasieran hodia erosten zuten, baina handik gutxira ikusi zuten soldaduraren balio erantsia eta Alemaniako teknologiarekin hasi ziren fabrikatzen.

1955 mugarria izan zen enpresarentzat, motozikletetarako, trenetarako eta automobiletarako hodiak kalibratzen hasi baitziren.

Aipatutakoaren haritik, izaera ekintzailea zuten eta, horregatik, bezeroei balio erantsia ematean jarri dugu beti arreta. Hala, hodiak kalibratzeko eta hodi zehatzak behar dituzten sektoreetan sartzeko teknologian inbertitu zuten. Horrela iritsi ginen mende honen hasierara, osagarriak fabrikatuz eta nazioartekotuz, eta fabrika propioak sortuz Eslovakian eta Mexikon. 20 urte baino gehiago daramatzagu nazioarteko prozesuan eta hodi zehatzen fabrikazioaz gain, balio erantsi handia duten gainerako operazioak ere egiten ditugu. Mekanizazioak, konformazioak eta puntzonaketak egiten ditugu hodiak ebakitzetik abiatuta. Hainbat erosketa-produktu ere baditugu, esaterako estanpatutako piezak, eta beste prozesu batzuk ere egiten ditugu, hala nola pintatzea.

Enpresaren bisita-txartelean irakur daiteke liderrak zaretela zehaztasun handiko hodien fabrikazioan… Zer motatakoak eta zer sektoretarako?

Automobilgintzan, batez ere. Gure hodi eta osagarriak hornitzen ditugun fabrikatzaile ia guztien motelgailuetan eta norabide-zutabeetan doaz. Europan (Oñati eta Eslovakia) zein Amerikan (Mexiko) ditugu fabrikatzaileak. Halaber, bezeroak ditugu Brasilen eta Argentinan, baita Txinan ere. Bestalde, hodi zehatzak eta latoizko barrak hornitzen dizkiogu industriari, oro har. Kasu horretan, Europan batez ere. Eraikuntzaren sektorean, energia berriztagarrian, mahaietan edota automobilgintzarena bezalako kalitatea eta zehaztasuna behar duten beste edozein produktu motatan. Esaterako, Alemaniako nekazaritzako makinen sektorean.

Nola lehiatzen duzue zuek baino handiagoak diren eta baliabide gehiago dituzten erraldoien aurka?

Fabrikara zertara gatozen argi izanez egunero. Bezeroek gure tratu pertsonalizatua baloratzen dute eta, jakina, soluzio lehiakorra eskaintzen diegu langile kualifikatuen eta lehen mailako makinen bitartez.

Zer erronka ditu enpresak etorkizunean?

Batez ere, gure bezeroei laguntzen jarraitzea eta enpresa indartzea, % 25eko hazkundera iristeko. Egungo 45.000 tonatatik abiatuta, 60.000 tonara helduko gara eta urtean 180 milioi osagarri egingo ditugu. Fakturazioan, betiere lehengaien prezioen arabera, 250 milioi euroren inguruan egongo gara maila orokorrean. Horretarako, eraldaketa digitala edo Garay smart factory lantzen ari gara, zentro teknologikoekin eta unibertsitateekin batera. Betiere jasangarritasuna aintzat hartuta, bere zentzurik zabalenean; ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa. Deskarbonizazioaren erronka handia dugu aurretik eta, Garayen diogun moduan, we keep doing.

Lotutako albisteak

26 ekaina, 2024 I+G
HINEk 50. urteurrena ospatuko du sistema hidraulikoetako munduko lider gisa
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
6 maiatza, 2024 I+G
Arkaitz Etxezarreta: “DUNE proiektua erronka teknologiko eta industrial oso garrantzitsua da Errekarentzat”
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
30 Azaroa, 2023 I+G
Armando Astarloa (UPV/EHU): “Talentua eta prestakuntza funtsezkoak dira erdieroaleen sektorean”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak