Prozesu-industriako kudeaketa adimendunari emandako bultzada
Euskal enpresak eta erakundeak parte hartzen ari dira, industria kimikoan, metalurgikoan, eraikuntzarako osagaietan eta bestelako sektoreetan digitalizazioa bultzatzea helburu duen proiektuan
Kimika, metalurgia, eraikuntzarako osagaien fabrikazioa eta bestelako jarduera-arloak tarteko dituen prozesu-industrian, digitalizazioaren ezarpena neurrizkoa izan da orain arte, eta ondorioz, potentzialtasun handia du oraindik.
Prozesu hori bultzatzeko asmoz sortua da COGNIPLANT proiektu europarra, eta ekimen horren partzuergoko kideak dira zenbait euskal enpresa eta erakunde; hala nola, Basque Research Technology Alliance (BRTA) aliantza teknologikoari atxikitako IDEKO zentro teknologikoa, Ibermática, Ingeteam, Savvy Data Systems edo Acería de Álava.
Proiektuak prozesu-industriaren digitalizazioa sustatu nahi du, monitorizazio eta kontrol kognitiborako plataforma baten garapenaren bitartez.
IDEKOren bideo korporatiboa
Lotutako albisteak

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Infinite proiektuak kontakturik gabe monitorizatzen du egitura aeronautikoen bizi-zikloa
Ideko zentro teknologikoak gidatutako proiektu europar honek mikrohariak erabiltzen ditu karbono-zuntzen egituren egoera kontrolatzeko, haien kalitatea ziurtatzeko, piezak sentsore kableatuekin hornitu beharrik gabe.