Quatre Lab, terapia aurreratuen kontrol kalitaterako enpresa aitzindaria, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan finkatu da
QUATRE LAB terapia aurreratuetarako kalitatearen kontrolaren azterketaren arloa liderra izan nahi duen enpresa berriak iragarri du instalazioak zabalduko dituela Miramongo Parke Zientifiko eta Teknologikoan.
QUATRE LAB erreferentea da sektore farmazeutiko eta bioteknologikoan, eta Terapia Aurreratuetarako Medikamentuak ebaluatzeko eta ziurtatzeko zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditu produktuen kalitatea eta eraginkortasuna bermatu nahi duten enpresa eta erakundeentzat. QUATRE LABen inbertsoreak Columbus Venture Partners, Columbus Life Sciences Fund III funtsaren bitartez, eta Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa, SGEIC, S.A.- SPRI Taldea dira, BASQUE FCR eta SEED GIPUZKOA, SCR kudeatutako erakundeen bitartez.
QUATRE LABek Terapia Aurreratuetarako Medikamentuentzako, Kimika Sintetikoaren garapen berrientzako eta potentzia-entseguentzako lehengaiak ekoizten dituzten eta aitzindariak diren enpresei bideratuta ekingo dio jarduerari. Kualifikazio handiko adituen taldea du eta puntako teknologiarekin hornitutako azken belaunaldiko laborategia. QUATRE LAB Euskadiko industria farmazeutikoarentzako bazkide fidagarria da.
Hauek dira QUATRE LABek eskaintzen dituen zerbitzu nagusiak:
- Kalitatearen azterketa: Produktu farmazeutikoen eta terapia aurreratuen ebaluazio zorrotza, estandarrik zorrotzenak betetzen dituztela bermatzeko (Fabrikazio Egokiaren Arauak).
- Ikerketa eta garapena: Lankidetza ikerketa- eta garapen-proiektuetan, medikamentuen eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzeko.
- Araua betetzea: Medikamentuak onartzeko beharrezkoa den araudien dokumentazioa prestatzeko aholkularitza eta laguntza.
QUATRE LABen irekiera aurrerapauso esanguratsua da Donostian eta inguruetan terapia aurreratuen sektorean berrikuntza eta kalitatea sustatzeko. Enpresa konprometituta dago bezeroaren bikaintasunarekin eta gogobetetasunarekin, eta enpresaren inaugurazioa mugarri garrantzitsua da tokiko industria farmazeutikoaren garapenerako.
Euskadiko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Eusko Jaularitzak 1985ean SPRIren bitartez sortu zuen arrisku kapitalaren erakundeak kudeatzen dituen sozietatea da. Euskadiko industria-ehundura sustatu eta dinamizatzeko sortu zuten, Euskadiko enpresen kapitalean aldi baterako parte hartuz. Osagarri berritzaile handia duten ekintzailetzarako proiektuetan, Europako RiS3 estrategiekin bat egiten duten proiektuetan eta Euskadiko enpresen nazioartekotzea, hazkundea eta berrikuntza sustatzen duten proiektuetan inbertitu du bereziki.
Columbus Venture Partners arrisku kapitala duen Espainiako gestorea da eta ikuspegi berdingabea eskaintzen du medikamentu (bio) farmazeutikoen eta produktu biofarmazeutikoen fabrikaziorako teknologia aurreratuen garapenerako etapa guztietako aukera garrantzitsuetan inbertitzeko. Columbus VPk 250 milioi dolar baino gehiago kudeatzen ditu bere hiru funtsen artean eta errendimendu-historia izugarria eraiki du berriki Viralgen, Askbio, PTS, Sanifit edo Recoviden egin dituen desinbertsio arrakastatsuekin. Columbuseko talde profesionalak ezagutza zientifiko, mediko eta enpresarial sendoa uztartzen du, eta eskarmentu handia du enpresen bioteknologiaren esparruan. Informazio gehiagorako, ikusi www.columbusvp.com
Lotutako albisteak

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute