Sintop proiektuak saldu osteko kudeaketa optimizatu du etxebizitzen eraikuntzan
Construcciones Olabarri buru duen Sintop proiektuak plataforma adimendun bat garatu du etxebizitzen eraikuntzan salmentaren osteko kudeaketa optimizatzeko. “Aukera ematen du obra amaituaren gorabeherak denbora errealean erregistratzeko”, adierazi du Marta Fresco Garcíak, Construcciones Olabarriko Kalitate, Ingurumen eta Lan Arriskuen Prebentziorako Sistemaren kudeatzaileak.
Plataformak informazioa ere egituratzen du, modu adimentsuan aztertu eta kudeatzeko, “bezeroarekiko arreta hobetu eta optimizatzeko helburuarekin”, enpresa bizkaitarraren ordezkariak azaldu duenez. Gainera, Sintopek bezeroei arreta eta laguntza emateko denbora nabarmen murrizten du. “Gaur egun, Orion 18 etxebizitza eta Urdulizen 60 etxebizitza saldu osteko kudeaketarako erabiltzen ari gara”, aurreratu du Fresco Garcíak.
Sintop-ek, etxebizitzen sustapen eta eraikuntza sektoreei zuzenduta, enpresen prozesuak hobetzen ditu bi alorretan. Alde batetik, gorabeheren sarrera zentralizatzen du, eta, hala, deiak, SMSak, WhatsAppeko mezuak edo mezu elektronikoak banaka kudeatzeko beharra baztertzen du. Plataforma gorabeherak erregistratzeko komunikazio-bide bakar gisa erabiltzen denez, “erregistrorako beharrezkoak diren gutxieneko datu batzuk izatea bermatzen da, eta horrek informazio falta murrizten du”, azpimarratu du.
Gorabeherak automatikoki izendatzea
Horrez gain, gorabeheren ebaluazioa optimizatzen da, eta aurrez aurreko bisiten beharra minimizatzen da, plataforman kargatutako datuak irudi eta kokapen-xehetasun gisa erabiltzen baitira planoan. Teknikariak gorabeherak aztertu ondoren, errefusatu egiten dira baztertzen direnak, eta, gorabeherak onartuta, konpontze-prozesuak aktibatzen dira. “Automatikoki egokitzen zaio gorabehera bakoitza konpontzeko ardura duenari, eta zeregina jakinarazten zaio; hala, kudeaketa arina eta eraginkorra bermatzen da”, nabarmendu du Marta Frescok.
Construcciones Olabarrirekin batera, proiektuan beste euskal konpainia batek parte hartu du, Etxesoft Technologies & Consulting; baita BRTA aliantzako kide den Tecnalia zentro teknologikoak ere. Sintopek 700.000€ baino gehiagoko aurrekontua izan du, eta horietatik 250.000€ SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programak finantzatu ditu. “Esperientzia oso positiboa izan da, aukera eman baitigu gure obretan saldu osteko kudeaketa optimizatzeko plataforma garatzeko eta inplementatzeko”, aitortu du.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
Lotutako albisteak

Lancor, altxatzeko motor elektrikoen fabrikazioan Europako liderra
Abanto-Zierbenako enpresak SPRI Taldearen Gaitasun Digital Profesionalen programako laguntza jaso du eta esportaziorako produktu propioak garatzearen aldeko apustua egiten du.

Rebel Tickets, sarreren birsalmentan iruzurrari eta gehiegizko prezioei aurre egiteko sortutako enpresa bizkaitarra
Gaur egun, beren publikoari baimendutako birsalmenta eskaini nahi dioten jaialdi, kontzertu eta bestelako ekitaldien sustatzaileekin lan egiten du.

Ormazabalek 20 milioi inbertitu ditu Igorreko lantegian bere industria ahalmena handitzeko
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Mercanza: “Bezeroa bere datuen ustiapenean espezializatua bihurtzen dugu”
Enpresak eraldaketa digital tradizionala gaindituz soluzioak eta zerbitzuak eskaintzen ditu, enpresen eraginkortasuna eta produktibitatea bultzatzeko.

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna
Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura
Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

HIMUGI proiektuak mugikortasunean eta garraioan aplikazioak dituen hidrogeno-propultsio sistema bat lortu nahi du
Euskal erakundeen arteko partaidetza eta lankidetza handia du, eta SPRIren Hazitek programaren laguntza ekonomikoa jaso du.

Diseinua, estrategia eta helburua: horrela egiten du lan Dot.-ek, erakundeei aldaketarantz laguntzen dien kooperatibak
Hainbat bulego ditu gaur egun, eta krisi testuinguru batean jaio zen, sortzaileak hainbat eszenatokitara egokitzera behartu dituena.

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da