Talleres Altube, doitasuna nortasunean daraman Gipuzkoako mekanizazio-enpresa
Talleres Altube Bergarako enpresa bat da, eta bi negozio-ildo nagusi ditu: pieza unitarioen edo sail laburren doitasun-mekanizazioa eta buruen zein elektromandrinoen fabrikazioa eta konponketa. Bi ildoetan doitasuna eta kalitate handia dira nagusi. Datozen hiru urteetan, fakturazioa % 50 handitzea espero dute. Enpresak Eusko Jaurlaritzaren zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du. Programa horrek zibersegurtasuna sustatzen du euskal enpresetan, gai horri buruzko egitura ekonomikoa sortuz, SPRIk antolatuta.
Enpresa Bergaran sortu zuten 1956an, estanpaziorako erremintak fabrikatzeko. 2008an, aitzitik, krisia bete-betean zela, gerentzia aldatu egin zen, dibertsifikatzen hasi eta buruen negozioa txertatzeko. 2010ean, aurreko jabeak erretiratuta edo erretiroa hartzeko zorian zeuden, eta enpresa Ricardo Aranzabalek eta Ainara Sedanok erosi zuten. Hartara, haien esku geratu eta zuzendaritza-taldea aldatu egin zen.
Konpainiak estanpazioarekin eta buruekin jarraitu zuen lanean, «baina argi geneukan ezin ginela sektore bakar batean egon. Makina-erremintarantz eta doitasuna behar duten beste sektore batzuetarantz egin genuen dibertsifikazioa, bestelako aukerak zabaltzeko», esan dutenez. Talleres Altubek inbertsio handiak egin ditu: «Urtero inbertitzen dugu makina eta instalazioetan». Izan ere, 2016an pabilioi klimatizatu bat prestatu zuten buruak muntatzeko soilik.
Bi negozio-ildoetan, piezak «doitasun handikoak dira, horretan izan nahi dugu-eta desberdinak». Bezeroak makina-erremintakoak, defentsakoak, aeronautikakoak, estanpaziokoak eta forjaketakoak dira funtsean. «Ia guztiak nazionalak diren arren, gure bezeroak esportatzaile handiak dira».
22 langile dira guztira eta urteko fakturazioa 2,2 milioi euro ingurukoa da. I+G-a oinarrizkoa da kalitate handiko produktu bat eskaintzeko. «Produktibitateari eta doitasunari begirako teknologia berriak lortzea garrantzitsua da guretzat. Orain tailerraren eta bulego teknikoaren konektibitatean lan egiten ari gara».
SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren laguntza malware erasoetatik eta informazio-ihesetatik hobeto babestera bideratu da. «Iaz ere SPRIren beste laguntza batzuk jaso genituen; adibidez, BDIH Konexio eta Renove. Denak daude teknologiarekin eta segurtasunarekin lotuta. Ez alferrik, zenbat eta gehiago konektatu makinak sarera, orduan eta zaurgarriagoak gara».
Etorkizuneko erronka fakturazioa handitzea da, orain dituzten baliabideekin, hots, «produktibitatea, teknologiak eta inbertsioa hobetuz». 2027an 3 milioi euroko fakturazioa lortzea aurreikusten dute. «Negozio gisa, sektoreen zorroa handitu eta inbertsioak doitasunera bideratu nahi ditugu. Helburu nagusietako beste bat ingeniaritza eta bulego teknikoa indartzen jarraitzea da, ezagutzaren zatirik handienak hor egon behar duela uste dugulako».
Gainera, Talleres Altubek konektibitatean eta makinen datuak atzitzeko lanean aurrera egin nahi du, «eta gero eta mendekotasun txikiagoa izan gizakiekiko, planifikazioa eta entrega-epeak hobetu ahal izateko denbora errealeko informazioarekin».
SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu
Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.