Teknologia aurreratua Ponpeia zaharraren narriadura geldiarazteko
Hiriko ondare historikoaren kontserbazioarekin kolaboratzen duen UPV/EHUko ikertzaile talde batek biozida natural bat garatu du, aztarnategiko muraletan mikroorganismoak ager ez daitezen
Vesubiok K.o. 79. urtean estalitako Ponpeia hiriko hondakin bikainak, XVIII. Mendean hasitako espedizio anitzen bitartez aurkitu zituzten. Aurkikuntzak, arkeologian adituak diren eta Antzinate zaleen interes eta berotasuna eragin zuen eta, harez geroztik, makina bat izan dira ingurura hurbildu diren aditu taldeak, errautsetatik berpiztutako hirian aurkikuntza berriak egiteko prest.
Ponpeiako ondare artistikoaren kontserbazioan lan egin duen taldetako bat, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoko talde bat da. Taldeak, X izpien fluoreszentzian oinarritutako espektometro eramangarriak bezalako ikuskatze teknika ez-inbasiboak erabili ditu, Ponpeiako etxeen eraikuntzan erabilitako materialak baita muraletako pigmentuak ikertzeko.
Adituen lanek soluzio praktiko anitz eragin dituzte, hala nola, berriki patentatutako biozida natural bat, aztarnategian bertan diren landaretako olio esentzialez sortutakoa. Material honek konplexuaren kontserbazio lanak hobe eta merke zitzakeen, landare eta mikroorganismoek murrua kolonizatu dezaten saihestuz.
Iturria: Campusa
Lotutako albisteak

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute