Teknologia libreen etorkizuna, Bilbon eztabaidagai
LIBRECON powered by CEBIT kongresua, industria, finantzak edo administrazio publikoa bezalako sektoreetan egiten den kode irekien programen erabileran oinarrituko da
Teknologia libreen aplikazioak industrian eragiten dituen onura eta erronkak, finantzak eta administrazio publikoa, LIBRECON powered by CEBIT-en 8. edizioaren ardatz nagusiak dira, hots, azaroaren 21ean eta 22an, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den kode irekien soluzioen garapenari buruzko maila internazionaleko ekitaldirik nabarienetarikoa.
ESLE-k, Euskadiko Software Enpresen Elkarteak eta ASOLIF-ek, Software Libreen Enpresen Federakunde Nazionalak antolatutako foroak erreferentziazko nazioarteko enpresak eta sektoreko aditu eta pertsona ospetsuak bilduko ditu, hala nola Free Software Foundation-eko presidente eta fundatzaile eta GNU/Linux sistema eragilearen egilekide den Richard Stallman, Espainia eta Portugalerako Red Hat kode irekirako soluzioen hornitzaile internazionaleko gerente den Julia Bernal, edo Zentro Kriptologiko Nazionaleko (CCN-CERT) zuzendari orde nagusia den Luis Jiménez, besteak beste.
Lotutako albisteak

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute