Transferentzia teknologikoa mekanizazioa eraginkorragoa izan dadin
IK4-TEKNIKERek eta ONAk bat egin dute, aeronautika, automobilgintza eta energia eolikoa bezalako funtsezko sektoreetako elektroerosio bidezko mekanizazioaren emaitzak hobetzeko
IK4-TEKNIKER euskal zentro teknologikoa eta ONA makineria-fabrikatzailea elkarrekin lan egiten ari dira, aeronautika, automobilgintza eta energia eolikoa bezalako balio erantsi handiko industria-sektoreetan erabiltzen den elektroerosio bidezko mekanizazio-prozesuen (EDM) errendimendua hobetzen lagunduko duten prozedurak garatu ahal izateko.
Sektore horietarako osagaien fabrikazio-prozesuetan, altzairu gogortua, nikela eta titanioa bezalako materialak erabiltzen dira kalitate handiko produktuak sortzeko. Hala ere, produktu hauen ezaugarri espezifikoen eta formen konplexutasunaren ondorioz, ohiko teknologien bidezko transformazio eta mekanizazio lanetan zailtasun handiak gainditu behar izaten dira.
Oztopo hau gaintzeko asmoz, zentro teknologikoak eta fabrikatzaileak elektroerosio bidezko mekanizazio-prozesuen eraginkortasuna hobetzeko proiektua garatzen dihardute, aditibazio selektiboaren bitartez formulatutako fluido dielektriko aurreratuen erabilpenean oinarrituta.
Lotutako albisteak

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Infinite proiektuak kontakturik gabe monitorizatzen du egitura aeronautikoen bizi-zikloa
Ideko zentro teknologikoak gidatutako proiektu europar honek mikrohariak erabiltzen ditu karbono-zuntzen egituren egoera kontrolatzeko, haien kalitatea ziurtatzeko, piezak sentsore kableatuekin hornitu beharrik gabe.

Vaillant Groupek aire-ur bero bonba berri bat merkaturatu du, eraginkorragoa eta zarata-mailak murrizten dituena
Behin Split proiektua amaituta, Europako merkatuan makinak merkaturatzen hasi da, eta 30.000 salmenta izatea aurreikusten du. SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa jaso du.

Imanol Pradales Lehendakariak etorkizuneko abiazioa bultzatuko duen ITP Aero zentro berria inauguratu du
Imanol Pradales Lehendakariak eta Pedro Sánchez presidenteak ITP Aeroren ADMIRE zentroa inauguratu dute gaur goizean Zamudion, 24 milioi euroko inbertsioarekin eta 150 enplegu kualifikatu baino gehiagorekin. Zentro horrek berrikuntza eta jasangarritasuna sustatuko ditu hegazkingintzan Euskadin