U-CROSS proiektuak aireontzietan korrosioa fase goiztiarretan detektatzea lortu du
Enpresek aurre egin beharreko erronka handienetako bat korrosioa kontrolatzeko aukera da, egitura eta material funtzionalen bizitza baliagarria luzatzeko; izan ere, fase goiztiarretan detektatzeak konponketen kostu handia minimiza dezake. Aeronautikaren sektorean, korrosioak eragindako kalteak ondorio kritikoak izan ditzake, egitura baten funtzionaltasunari eraginez, eta, detektatzen ez bada, ondorio katastrofikoak ekar ditzake.
U-CROSS proiektu europarra 2019ko urriaren 1ean hasi zen martxan, eta duela gutxi emaitza esperantzagarriak lortu ditu garatu duen monitorizazio-sistemarekin aireontzietan korrosioa diagnostikatzeko eta aurreikusteko.
Proiektuaren ardatza korrosioa bere egoera hasiberrian detektatzea izan zen, emisio akustikoaren teknikan oinarritutako monitorizazioaren bidez, egitura aeronautikoen segurtasuna mehatxa lezaketen kalte kritikoei aurrea hartzeko. Horrela, airelineek irtenbide ekonomikoagoak hartu ahal izango lituzkete, sektorearen lehiakortasuna hobetuz. Irtenbide hori bat dator hegazkingintzaren inpaktu ekologikoa murrizteko eta jasangarritasuna sustatzeko helburuekin.
CIDETEC Surface Engineering-en koordinaziopean eta Dassault Aviation-en zuzendaritzapean, U-CROSSek emaitza hauek lortu ditu laborategiko lan esperimentalari esker eta kanpoko giroan benetako esposizioa eginez. Erregistratutako Emisio Akustikoko datuak ikertzeko egindako azterketa aurreratua funtsezkoa izan da, monitorizazio-sistema baten bidez aluminio-aleazioei kalte egiten dien korrosio lokalizatuaren lehen etapak edo pinturaren azpiko korrosioa detektatzeko. Eta, bestetik, estalduraren degradazioa eta korrosioak erasandako aluminio-aleazioaren bizitza baliagarria aurreikusteko ereduak definitu ziren. Emaitzak Emisio Akustikoan oinarritutako monitorizazio-sistema baten bidez baliozkotu ziren, aireontzi batetik ateratako eta ingurumen-baldintza errealetan jarritako panel batean instalatuta, eta, horrela, korrosioa zehaztasun handiz kokatzea lortu zen.
Proiektuaren lau urte hauetan, CIDETECen helburu nagusia emisio akustikoko NDT sentsoreak gaitzea izan da, margotutako aluminio-aleazioen korrosio filiformea eta esfoliazio bidezko korrosioa aztertzeko. Hori lortzeko, korrosio mota bakoitza erreproduzitzeko eta erantzun akustikoa identifikatzeko metodologia bat garatu behar izan da. Eta, azkenik, iragazitako datuak eskuratzeko sistema bat inplementatu da, ingurune egokian baliozkotzeko.
Proiektua Clean Sky 2 programaren barruan dago eta horren helburua aire-garraioko teknologia garbiagoak garatzea da, ahalik eta lasterren ezartzeko. U-CROSS 1,5 milioi euro ingururekin finantzatu da. Gainera, Communauté d ‘Universités et Etablissements Université Bourgogne – Franche – Comte (UBFC), Titania Ensayos Proyectos Industriales S.L., Mistras Group SAS eta Lyongo Institut National des Sciences Appliquées erakundeek parte hartu dute.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.
Lotutako albisteak

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.

Infinite proiektuak kontakturik gabe monitorizatzen du egitura aeronautikoen bizi-zikloa
Ideko zentro teknologikoak gidatutako proiektu europar honek mikrohariak erabiltzen ditu karbono-zuntzen egituren egoera kontrolatzeko, haien kalitatea ziurtatzeko, piezak sentsore kableatuekin hornitu beharrik gabe.

Vaillant Groupek aire-ur bero bonba berri bat merkaturatu du, eraginkorragoa eta zarata-mailak murrizten dituena
Behin Split proiektua amaituta, Europako merkatuan makinak merkaturatzen hasi da, eta 30.000 salmenta izatea aurreikusten du. SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa jaso du.

Imanol Pradales Lehendakariak etorkizuneko abiazioa bultzatuko duen ITP Aero zentro berria inauguratu du
Imanol Pradales Lehendakariak eta Pedro Sánchez presidenteak ITP Aeroren ADMIRE zentroa inauguratu dute gaur goizean Zamudion, 24 milioi euroko inbertsioarekin eta 150 enplegu kualifikatu baino gehiagorekin. Zentro horrek berrikuntza eta jasangarritasuna sustatuko ditu hegazkingintzan Euskadin