Ulma Forged Solutions, briden munduko liderra AEBn eta Ekialde Ertainean
Oñatiko enpresa bat da Ulma Forged Solutions. Munduko liderra da karbonoz eta material bereziz egindako bridak (hodien arteko lotura-elementuak) fabrikatzen, AEBn eta Ekialde Ertainean. Urtean 120 milioi euro baino gehiago fakturatzen ditu, eta % 90 baino gehiago esportatu egiten du. SPRI Taldearen laguntza ekonomikoa jaso du, BDIH Konexio programaren bidez. Programa horren baitan, Basque Digital Innovation Hubek ETE-en esku jartzen du fabrikazio aurreratuko aktiboen eta zerbitzuen sare konektatua, prestakuntzarako, ikerketarako, testatzeko eta baliozkotzeko.
Gasteizera lekualdatu zen forja bateko langile batek sortu zuen enpresa 1962an, Oñatin. Aurreko enpresak utzitako instalazioak erabili zituzten eta kooperatiba bat eraiki zuten forjatutako piezak fabrikatzeko, Enara izenarekin.
“Tailer mekaniko gisa hasi ginen. Kontrakolpeko lehenengo mailua erosi genuen eta bridak fabrikatu genituen”, gogoratu du Meritxell Sánchezek, Ulma Forged Solutionseko CEOak. 2000. urtearen hasieran, enpresa mundu mailako liderra zen karbonozko briden fabrikazioan, gama baxuan.
Kostu baxuko herrialdeak haien negozioarentzat mehatxua zirela ikusi zuten urte haietan, eta 2005ean beste estrategia bati heldu zioten. Hala, balio erantsi handiagoko produktuak egiten hasi ziren. “Biltegiei eta banatzaile handiei saltzen genizkien bridak, eta estrategia aldatu genuen. Brida txikiak zein handiak eta material posible guztietako bridak fabrikatzea eskatzen zuten proiektuetan sartu ginen”.
Enpresak 40 milioi euro baino gehiago inbertitu zituen aldaketa hori egiteko, eta forja fabrika bat erosi zuen Lazkaon, “material berezien forjaketari buruzko ezagutza zuena”.
Hiru metro arteko diametroa duten bridak fabrikatzen ditu Ulman Forged Solutionsek. Ingeniaritza-proiektuen negozio-ildo bat ere badu, eta hirugarren hanka bat ere bai, forged components izenekoa, karbonoz, altzairu herdoilgaitzez edo nikelaren aleazioz egindako mota guztietako pieza forjatuak eskaintzen dituena.
Hainbat sektorerentzat lan egiten dute; adibidez, oil gas, trengintza, ekipo-ondasunak, aeronautika eta ibilgailu astunak.
480 langile baino gehiago ditu, eta fakturazioa 120 milioi eurotik gorakoa da. Ulma Forgedek bi lantegi ditu, bat Oñatin eta bestea Lazkaon. Eta bulego komertzialak ditu AEBn, Korean eta Dubain. Bost kontinenteetan saltzen du. Fakturazioaren % 90 baino gehiago esportatzen du, eta aurrekontuaren % 4,5 baino gehiago I+G arlora bideratzen du.
SPRI Taldearen laguntzak
Enpresak SPRI Taldearen laguntzak jaso ditu. “SPRIren lau Hazitek ditugu: bat Mondragon Unibertsitatearekin, aluminioan forjatutako uztaiak garatzeko (beste sektore batzuen artean, trengintzan erabiltzen da material hori, pisuak arintzeko eta jasangarritasuna hobetzeko); Tecnaliarekin, bat digitalizaziorako, eta beste bat titanioaren eta aluminioaren forjaketarako tresneria berriari buruzkoa; eta Idekorekin entsegu ez-suntsitzaileetarako prototipo bat, adimen artifizialaren bidez”.
Gainera, BDIH laguntza bat jaso dute. “Merkatuaren gorabeherak jasaten ditugu, eta plangintza-sistema aldatu dugu (orain fabrikazio-kostuetara bideratuta dago). Posizionamendu estrategikoa eta materialen banaketa (lehengaiak, SE eta amaitutako produktuak) lantzen ditu sistema horrek, eta adimen artifiziala gehitzen zaio, patroiak hautemateko. Hala, eskariaren aldaketetatik ikasten du eta fabrikazio-aginduak bidaltzen ditu. Stocka eta ekoizpena doitzen ditu, uneko benetako eskariaren arabera. Mondragon Unibertsitatearekin garatu dugu”.
Fakturazioa eta langile kopurua handitzea dira etorkizuneko erronkak. “Erronkarik handiena trantsizio energetikoari heltzea da, eta horretarako zaintza-sistema bat sortu dugu, merkatuko arloak eta teknologiak kontrolatzen dituena. Dibertsifikatu egin behar dugu, eta trantsizio energetiko horretan bilatzen ditugu aukerak”.
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.