ULMAk kare-lantegi baten eraikuntzan parte hartu du Perun
Euskal kooperatibak zenbait soluzio gehitu dizkio proiektuari eta eraikuntza lanak berrikusteaz arduratu da
ULMA Construction enpresak kare-lantegi baten eraikuntza lanetan parte hartu du Peru erdialdean kokatuta dagoen Junin eskualdeko Yauli probintzian. Kooperatiba gipuzkoarrak, lanak berrikusteaz gain, eraikuntza-ingeniaritzaren arloan garatu dituen zenbait soluzio gehitu dizkio proiektuari.
Lanen beharrei erantzuteko, zenbait eraikuntzak egitura zirkularra behar baitzuten, konpainiak ENKOFORM VMK eta COMAIN deritzen bere kofratze-sistemen alde egin du. Horietako lehena era askotako geometrietara egoki daiteke eta bigarrena, langileek garabirik gabe manipula dezaketen sistema modular arina da.
Eraikuntza proiektua bi fasetan banatu da. Lehenengoan, egosteko labeen aurre-muntaketa egin da, eta bigarrenean, hornitzeko tunelak, biltegiak eta gainerako instalazioak eraiki dira.
Lotutako albisteak

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

Euskadik osasun arloko berrikuntzan duen posizioa indartu du Alemaniako MedtecSUMMIT 2025 delakoan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Basque Health Clusterraren ordezkariekin batera parte hartu zuen ekitaldian, Bavariako erakunde estrategikoekiko harremanak estutzeko eta lankidetzarako arloak jorratzeko, medikuntza arloko gailuei aplikatutako adimen artifiziala eta osasun digitala kasu

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

Euskal sektore aeroespazialak loturak estutu ditu Estatu Batuetako industriarekin
Euskadiko enpresa eta zentro teknologikoen ordezkaritza batek Estatu Batuak bisitatu ditu sektorearen egungo egoera ezagutu eta herrialdeko eragile estrategikoekin harreman berriak finkatzeko

Euskadik nazioarteko estrategia indartu du Bruselan
Basque Trade & Investmenten ordezkaritza batek Belgikako hiribururako misioa egin du aste honetan, Europar Batasuneko politiken, finantzaketa-mekanismoen eta hainbat sektoretako negozio-aukeren ezagutzan sakontzeko