Vidralak %22 gehiago irabazi du urteko lehen seihilekoan
Arabar fabrikatzaileak 55,2 milioi euroko mozkinak izan ditu 2018ko urtarrilaren eta ekainaren artean, aurreko urteko denbora tarte berean baino 10 milioi gehiago
Beirazko ontziak fabrikatzean espezializatutako Vidrala konpainiak 55,2 milioi euro irabazi ditu 2018ko lehen seihilekoan, aurreko ekitaldiko denbora tartearekin alderatuz gero 10 milioi euro gehiago eta bataz besteko %22ko igoera suposatzen duelarik. Arabar enpresaren datuek, beirazko ontziak fabrikatu eta banatzen dituen eta iragan urtean Vidralak eskuratutako Santos Barosa portugaldarraren emaitzak ere aintzat hartzen ditu. Zenbateko hauek iragan urritik hona enpresaren kontabilitatean bermaturik daude.
Bere emaitzen txostenean, arabar fabrikatzaileak adierazi duenez, urteko lehen sei hilabeteetan zehar, salmentengatiko diru-sarrerak %20 igo dira, 480,6 milioi eurora heldu arte, 2017ko ekainera arte lortutako 400,5 milioi euroren aurrean.
Lotutako albisteak

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute