Zero akats fabrikazioari bultzada, lehiakortasuna areagotzeko
I+G-ko Hazitek laguntza programak babesten duen CONAN proiektuak, fabrikatzen diren produktuen eraginkortasuna areagotzeko aukera luzatzen duten kalitate-kontrolaren soluzio oso berri bat diseinatzea du helburu.
Euskal enpresa industrialek, nazioarteko merkatuetan euren lehiakortasuna mantentzeko beharrak, doikuntza goreneko eta kalitate goreneko emaitzak lortzea ahalbidetuko duten sistema teknologiko berriak bilatu beharra dakar; eta egoera horretan, Zero Akats Fabrikazioaren paradigma sortzen da, produkzio- bikaintasuna erdiestea helburu duena.
I+G babesteko Hazitek programaren bitartez SPRI taldearen babesa duen CONAN proiektua, fabrikazio industrialaren eredu berriaren testuinguruan kokatzen da eta, fabrikatzen diren produktu eta osagaien eraginkortasuna eta lehiakortasuna areagotzeko aukera luzatuko duen kalitate- kontrolaren soluzio oso berri bat diseinatzea du helburu.
Galdaketa osagai eta balio teknologiko handiko balbula industrialen fabrikatzaile AMPO buru den ekimenak, Fabrikazio Aurreratuan espezializatutako IK4-IDEKO zentro teknologikoa du kide. Horrez gain CONAN-en Laulagun Bearings, ULMA Forja, Engine Power Components, Matz-Erreka, Danobat eta Savvy Data Systems euskal enpresak ere parte hartzen ari dira.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.