Zubiolak eta IDEKOk I+G+b arloko lankidetza indartu dute
Zentro teknologikoak eta industria sektorerako ebaketa-tresnen fabrikatzaileak akordio estrategikoa taxutu dute
IDEKO euskal zentro teknologikoak eta industria sektorerako ebaketa-tresnen fabrikazioan espezializatuta dagoen Zubiola enpresak akordio estrategikoa taxutu dute I+G+b-aren, teknologia berrien eta talentuaren erakarpenaren arloan duten lankidetza indartzeko.
Zubiolako I+Gko Bulego Teknikoko zuzendari Oihan Aizpuruk eta IDEKOko zuzendari nagusi Nerea Arangurenek sinatu duten hitzarmenaren harira, ikerketa erakundeak aholkularitza emango dio Azkoitian finkatutako enpresari, ikerketa eta garapenaren arloko planak zehaztu eta gara ditzan.
IDEKOren bideo korporatiboa

Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa
"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa
Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

“Innovation Land” lelopean, Euskadik Transfiere 2025 Europako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako fororik handienean parte hartuko du
Euskadik presentzia nabarmena izango du programa ofizialean, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako, SPRI Taldeko, Tecnaliako eta ZITUko arduradunek parte hartuko baitute

TH Company, munduko liderra arrantza sektorerako makinetan Mungiatik
Mundu osoko 500 atunketari baino gehiagok dute enpresa horren teknologia eta % 75eko merkatu-kuota du.