Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 urtarrila, 2021 Ekintzailetza Start up UP Euskadi

‘COLABORAR’, Ekintzailetza Kolaboratiboaren lehen bilera, Ariwake kooperatibak antolatua

Bereziki gazte, emakume eta helduengana zuzendurik dago, baita helburu amankomuna duten talde eta kolektiboengana.
colaborar ariwake

Ariwake kooperatibak COLABORAR antolatu du, ekintzailetza kolektiboaren lehenengo bilera birtuala, pertsonen eta kolektiboen transformaziorako gako izan dadin. Urtarrilaren 18tik 21era www.colaborar.info webgunean 40 bat profesional eta entitatek estatu mailako nahiz nazioarteko proiektuetan izandako esperientziak partekatuko dituzte.

Ekimena pertsonak eta bizitza erdigune duten eredu berrien gakoei buruz izango da, elkarlanerako lanabesak, berrikuntza, iraunkortasuna, gizartearen inplikazioa eta pertsonen garapenaz mintzatzeko.

Ekintzailetza kolaboratiboa datozen urteetara begira potentzial handiena duten gertakari profesional eta sozialen artean dago. Ekimen honi esker, elkarrekin aurrera egin ahal izango dugu, krisi eta ezjakintasun garaian geure moldeak aldatzeko. Horretarako, askotariko ikaspenak eskainiko zaizkie gazte, emakume eta helduei, baita proiektu kolektiboei, mugimenduei, erakundeei eta entitate publiko zein pribatuei, betiere pertsonen eta taldeen zaintzan interesa izanik.

Proposamen honek diziplina, esparru eta ikuspuntu berriak dakartza, pertsonen eta taldeen ezagutzaren bidezko proiektuen sorkuntza eta kudeaketa helburu izanik. Pertsonen potentziala ateratzeko, giroa eta harremanak zaintzeko, antolakuntzarako bide berriei erreparatuz, lidertza partekatuak bilatuz, harreman bortitzak saihestuz eta emozioak, liskarrak, aniztasuna, komunitatea, gizartea eta ingurugiroa kontuan hartuz.

Era berean, ikuspegi aldatzaile batetik, bestelako gakoak ere barne izango ditu bilerak, hala nola berrikuntza, sortzailetasuna, ekoizpena, finantzak edota antolakuntzarako egitura berriak.

Informazio gehiagorako: www.colaborar.info

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 31 abuztua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
DeepTech4Impact Tecnalia 31 abuztua, 2024 Ekintzailetza
DeepTech4Impact, Tecnaliaren potentzial teknologikoa hedatzen duen deeptech bizkortzailea
Irakurri gehiago
Panarama 30 abuztua, 2024 Ekintzailetza
Panarama: “Ikus-entzunezkoa euskal enpresen marketin eta komunikazio estrategiak birdefinitzen ari da”
Irakurri gehiago
EROSKI Venture Program 30 uztaila, 2024 Ekintzailetza
EROSKIk Venture Program ekimenaren II. edizioa abiarazi du, sektorearen erronken inguruan berritzeko
Irakurri gehiago
Surphase 29 uztaila, 2024 Ekintzailetza
SURPHASE-k 2,5 milioi euroko finantzaketa jaso du Berrikuntzaren Europako Kontseilutik (EIC)
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak