RKL Integral, segurtasun eta zibersegurtasun industrialean espezializatutako euskal startupak, lankidetza hitzarmena sinatu du ‘Veoci’ multinazional iparramerikarrarekin; besteak beste, bere SaaS soluzioetan aholkularitza espezializatua banatu eta eskainiko du.
Krisia Kudeatzeko, Negozioaren Jarraipenerako eta Larrialdiak Kontrolatzeko Zentroetako Jakinarazpen Masibo eta Operatibo birtualetarako veociren “SaaS soluzioak” RKL Integralak banatuko ditu hemendik aurrera Estatuan. Hainbat esparrutara zuzendutako tresnak dira, hala nola, 4.0 Industriara edo hiri adimendunetara/smart cititas.
Ingeniaritza, Informazioaren Teknologiak eta Zibersegurtasunarekin lotutako zazpi profesionalez osatutako plantillarekin, RKLk lau urte bete ditu orain sortu zenetik, bere jarduera segurtasun eta zibersegurtasun tresnetan bideratuz, bai instalazio fisikoetan, bai ingurune digitaletan zerbitzua emanez. Veocirekiko lankidetzak, gainera, bere produktuak eta zerbitzuak Estatu Batuetan proiektatzeko sarbide interesgarria irekiko du, Bilboko enpresarentzat.
Veoci mundu mailan ‘Safety & Security’ eremuko prozesuen digitalizazioan liderra den konpainia da; bai ingurune fisiko zein digitaleko arrisku eta mehatxuen aurkako babesean aditua, bereziki sektore kritikoetako erakunde edo azpiegituretan: hara nola: garraiobideak, energia, komunikazioak, industria…
+info: www.rklintegral.com
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?