Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 apirila, 2018 Digitalizazioa Ekintzailetza Enpresa digitala Start up UP Euskadi

Bizkaia International Startup Connection programak deialdi berria zabaldu du

Sei startupek aukera izango dute azelerazio-programa bat egiteko Bostonen.

 

Sei startupek aukera izango dute azelerazio-programa bat egiteko Bostonen.

Dagoeneko abian da BISCBizkaia International Startup Connection– programaren edizio berria. Ekimen horrek aukera ematen die Bizkaiko enpresa teknologikoei azelerazio-prozesu bat egiteko ekintzailetza teknologikoaren nazioarteko puntu neuralgikoetako batean, hots, Cambridge Innovation Center-en.

 

Deialdia beraizik zuzenduta dago 10 urte baino gutxiagoko antzinatasuna eta milioi bat eurotik beherako fakturazioa duten enpresei. Aukeratutako startupek sei hilabeteko egonaldia egingo dute Cambridge Innovation Center-en. Zentro horretan, lanerako espazio bat izango dute mundu osoko ekintzaile eta berritzailez osatutako coworking komunitate baten barruan. Ekosistema horretan sartzeaz gain, Bizkaiko startupek aukera dute azelerazio-prozesu bat egiteko, tutoreen, ongi errotutako enpresetako profesionalen eta inbertitzaileen laguntzaz.

 

Deialdian izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 3ra arte. Hautagai diren startupek eta nazioarteko adituek tailer batean parte hartuko dute maiatzaren 21ean, eta hortik aurrera hautatuko dira CICera joango diren enpresak. Bizkaia International Startup Connection ekimenari esker, dagoeneko 12 euskal startup igaro dira Ipar Amerikako berrikuntza-gune horretatik, hala nola hauek: Quarizmi Adtech, Wimi5, IMG Pharma, Fit4bike edo Vostok.

 

Cambridge Innovation Center oinarri teknologikoko enpresa berrientzako coworking eta azelerazio-zentro bat da, mundu osoko berrikuntza hub garrantzitsuenetako bat bihurtu dena. 1.100dik gora startup biltzen dira bertara, eta hainbat enpresa liderrek ere zentro horretan dauzkate beren bulegoak, besteak beste, Apple, Amazon eta Facebook-ek. Programa horrek aukera ematen die startup parte-hartzaileei berrikuntza-ekosistema horrekin konektatzeko eta beren enpresa-proiektua azeleratzeko nazioarteko ingurune batean.

 

BISC ekimena Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak, MassChallenge azeleragailuak eta Cambridge Innovation Center-ek sinatutako akordio baten emaitza da.

Lotutako albisteak

bluemaster 7 uztaila, 2024 Azpiegiturak
BLUEMASTER, ebaketa-erremintaren merkatuko liderra
Irakurri gehiago
Euromatismos 24 ekaina, 2024 Digitalizazioa
Euromatismos, ate automatikoen arloko liderra
Irakurri gehiago
18 ekaina, 2024 Digitalizazioa
Buho Electronics, mantentze prediktibo industrialaren lider nazionala
Irakurri gehiago
14 ekaina, 2024 Digitalizazioa
Oreka Circular Economy aplikazio mugikor baten bidez elikagaien alferrik galtzea murrizten laguntzen du
Irakurri gehiago
Electricidad TELGA 12 ekaina, 2024 Digitalizazioa
Electricidad Telgak ikusmen artifiziala erabiltzen du prozesu elektriko industrialen automatizazioan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak