2024eko Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuria
SPRIk Zibersegurtasunaren Liburu Zuriaren hirugarren edizioa argitaratu du. Hori egiteko, sektorea eta horren joerak bildu eta aztertu dira, mundutik hasi eta erkidegoraino. Aztertu ostean, Euskadiko enpresen zibersegurtasunaren ekosistema osatzen duten eragileak definitu, identifikatu, aztertu eta sailkatu ditu, eta, aldi berean, eskaintzen dituzten produktuak edo zerbitzuak zerrendatu.
Zibersegurtasunaren merkatua zorrotz aztertu ostean, liburu zuriaren 3. edizioak ondorioztatu du ziberkrimena eta hautemandako segurtasuneko kalteberatasunak areagotzen ari direnez, EAE arlo horretako inbertsioa egiteko lurralde erakargarria dela. Lankidetza publiko-pribatuko askotariko ekimenei eta aldeko zerga-inguruneari esker izan da hori, baita enpresa-proiektu berriei laguntzeko programa eta estrategiei esker ere.
Halaber, txostenak industria-inguruneetako zibersegurtasunaren egoera nabarmentzen du. Ebaluazioa behar-beharrezkoa da; izan ere, Adimen Artifizialaren ezarpenak enpresen balioa eta segurtasun zibernetikorako beharrak handitu ditu, prozesuen konektagarritasun eta automatizazio handiago batetik eratorritako arriskuak minimizatzeko.
Hala, sektore digitalaren heldutasunari, ekosistema teknologiko indartsuri eta zibersegurtasuneko konpetentziari esker, liburu zuriak dio Euskadik potentziala duela enpresen ziberdefentsarako erreferentziazko zentro gisa ezartzeko.
Handitzen ari den ekosistema
Era berean, txostenak zibersegurtasuneko soluzioak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten erakunde publiko eta pribatuak zerrendatzen ditu. Eragileen gama handi batek osatzen du ekosistema; enpresa txikietatik hasi eta multinazional handietara arte. Azterketan Euskadiko zibersegurtasunaren arloan jarduten duten 248 enpresak hartu dute parte. Kopuru horrek liburu zuriaren aurreko edizioan bildutako kopurua bikoizten du ia.
Tartean daude enpresa pribatuak eta espezializatutako startup asko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren barruan dauden ikerketarako eta garapenerako plataformak, Lanbide Heziketako ikastetxeak eta unibertsitateak, zibersegurtasuneko elkarteak eta, jakina, Euskadiko erakunde publikoak, tartean, SPRI.
Euskadiko zibersegurtasuneko enpresen ekosisteman sakontzea eta zehatz ezagutzea
Profil espezifikoen beharra
Ekosistema horren heterogeneotasuna, koordinazioa eta konpromiso bateratua funtsezkoak dira Euskadi zibersegurtasunean liderra bihur dadin. Lehentasun saihestezina da hori industriaren arloan batez ere, Euskadiko enpresen azpiegituren babesa bermatu ahal izateko.
Hala ere, ondorioetan erronka garrantzitsu bat nabarmentzen da: espezializatutako talentu falta. Erronka horri aurre egiteko, sektorean konpetenteak diren profesionalak prestatzeko programak eta hezkuntzako ekimenak ezarri behar dira.
Liburu Zuriaren azken eguneratzea 2025eko urtarrilean
Hemen dago eskuragarri txosten osoa:
Edo, nahiago baduzu, laburpen exekutiboa lor dezakezu esteka honetan:
Lotutako albisteak

Emisiorik gabeko pasta eta papera: 2050 urtera artean euskal paper-industria deskarbonizatzeko bide-orria
Net-Zero Basque Industrial SuperClusterrek sektorearen produkzio-prozesuak zirkularitatean eta eraginkortasun energetikoan oinarritutako teknologietan elektrifikatzeko eta optimizatzeko beharra identifikatu du.

Emisiorik gabeko siderurgia: 2050 urtera artean euskal siderurgia-industria deskarbonizatzeko bide-orria
Net-Zero Basque Industrial SuperClusterrek gas naturalaren ordezko energia-iturriak eta hidrogeno berdea garatzean jartzen du fokua; sektorearen trantsizio energetikorako giltzarriak.

Txina: Energia Berriztagarrien merkatuaren azterketa
Eguzki fotovoltaikoa, Merkatu eolikoa, Hidrogeno berdea... Txina munduko lehen herrialdea da instalatutako gaitasun berriztagarriei dagokienez

Davosen aurkeztu da Net-Zero Basque Industrial SuperCluster
Con este proyecto, el WEF, EPRI y Accenture buscan acelerar la transición de los clústeres industriales a nivel mundial hacia las Cero Emisiones Netas, generando un impacto positivo en el territorio en términos ambientales, económicos y sociales.

Energibasque. Laburpen exekutiboa. Energia RIS3 Euskadi.
‘Energia garbiagoak’ Euskadiko RIS 3 eta PCTI 2030 estrategiaren barruan dagoen espezializazio adimenduneko arloetako bat da.