Alias Robotics-ek robotei bideratutako munduko lehen zibersegurtasun laborategia sortu du
Robot industrialen erabilera gero eta ohikoagoa da hainbat sektoretan, prozesuen eraginkortasuna eta produktibitatea asko hobetzen baitute, baina robot industrialen gorakada horrek eragin dezakeen arazoetako bat zibererasoak dira. Gorakada digital horri eta zibererasoei erantzuteko, Alias Robotics -ek, robotika zibersegurtasunean espezializatutako enpresa arabarrak, robotei soilik zuzendutako munduko lehen zibersegurtasun laborategia sortu du Telefónica Tech enpresarekin batera.
Laborategi hau, CS4R (Cyber Security For Robots) deitua, Municheko Wayra berrikuntza hub-aren instalazioetan kokatuta dago, bi enpresentzat estrategikoa den eskualdea bihurtu dena. Horrela, enpresek tokiko bezero potentzialekin harremanetan jarri ahal izango dute, eta, zehazki, Alias Robotics enpresak bere produkturik eskatuenetako bat eskaini ahal izango du, Robot Immune System (RIS). Software soluzio aurreratu honek robotak jasan dezaken edozein mehatxu detektatzen du, baita saihestu eta babestu ere. Giza sistema bezalaxe, egokitu egiten da eta eboluzionatu egiten du, robotak babesteko.
CS4Rak askotariko robotak ditu, industrian oso erabiliak direnak. Adibidez, elkarlaneko robotak, profesionalarekin zuzenean lan egiten dutenak, ohiko robot industrialak eta plataforma robotiko mugikorrak.
Alexander Arriola Alias Roboticsen CEOaren arabera, “gero eta bezero gehiagok egiten dute roboten zibersegurtasun maila hobetzearen alde. Hori dela eta, etorkizuneko fabrika gailu guztiak konektatuta egongo diren espazio bat izango da, non gizakiak eta robotak lantokian lankidetza estuan arituko diren”.
Bestalde, Vicente Segura Telefónica Techeko OT segurtasun arduradunak gaineratu duenez, “zibersegurtasun robotikoak enpresei laguntzen die jasandako erasoen ondorioz sortutako ekoizpen-geldialdiak saihesten. Horrela galera ekonomiko handiak saihesten dira eta erreputazio arazoak desagertzen dira”.
Alias Robotics 2018an sortu zenetik ari da lanean segurtasun zibernetikorako, bai eta robotentzako eta horien osagaientzako segurtasun-irtenbideak eskaintzeko ere.
Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cybersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz.
Lotutako albisteak

Adimen artifiziala, blockchaina eta zibersegurtasuna izango dira Elkargiko 35. Enpresa Topaketaren erdigunean
Ekitaldia apirilaren 10ean izango da Donostiako Kursaal Jauregian

SOC-Ek bere kokapen zientifiko-teknologikoa sendotu nahi du esparru aeroespazialean
Bizkaiko konpainiak Etherneten oinarritutako komunikazio-soluzioak eskaintzen dizkie Airbus, Boeing, Lockheed Martin edo Blue Origin bezalako bezeroei, eta sektore horretara bideratutako Time-Sensitive Networking (TSN) komunikazio ziberseguruetarako I+G proiektu handi batean murgilduta dago.

Cybertixek Zerolynx integratu du eta ETE-entzako zibersegurtasuneko hornitzaile erreferente gisa finkatu da
Operazio horrek zibersegurtasuneko portfolioa indartu du zerbitzu espezializatuetako bertikal berriekin, hala nola Offensive Security edo Forensicsekin

ENSen kalifikazio gorena lortu du Izertisek, eta administrazio publikoen eta enpresen bazkide estrategiko gisa zuen posizioa indartu du
Informazioa kudeatzen duten sistema, aplikazio eta zerbitzuetan duen maila ezin hobea ziurtatu du aholkularitzak; Gasteizen du egoitza

Orbik Cybersecurity, Mondragon eta Ikerlanen arteko hitzarmen bati esker Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin kooperatiba bihurtu den lehen star-tup-a teknologikoa
Akordioak 10 milioi euro baino gehiago mobilizatuko ditu datozen lau urteetan, oinarri teknologikoko kooperatibak sortzeko

CIBEREGA proiektua: euskal teknologia zibermehatxuen aurrean
Orbik Cibersecurity-k gidatuta, industriari eragiketen jarraitutasunari eusteko eta zibermehatxuen inpaktua minimizatzeko gaitasuna ematen dio. SPRI Taldearen Hazitek laguntza-programaren babesa izan du.

Eurocybcar eta Aenorrek bat egin dute ibilgailuek Europako zibersegurtasun-araudia betetzen dutela ziurtatzeko
Pasa den uztailetik, fabrikatzaileek ziberrerasoak minimizatuko dituzten ibilgailuak saldu behar dituzte; hain zuzen ere, ziberreraso horiek izaten dira lapurtzeko, gidaria zelatatzeko edo istripu bat eragiteko urrutitik kontrola hartzeko.

Ironchip, munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua duen Barakaldoko ETEa
Gartner aholkulari iparramerikar entzutetsuak lehengo urtean gehitu zuen bere proiektuan negozio-merkaturik hasi berrienen artean

Grupo INTek sistemen, programazioaren eta zibersegurtasunaren zeharkako laguntza eskaintzen du
Arabako enpresak zibersegurtasuneko proiektuak sortu eta inplementatzen ditu euskal entitateetan, SPRI Taldearen dirulaguntzen bidez.

Sustatu zibersegurtasuna zure ETEan SOC zerbitzuak ezarriz eta lortu zibersegurtasuneko ziurtagirik zorrotzenak
Euskadiko enpresa txiki eta ertainek SOC (Security Operations Center) eta Ziber arloko Ziurtapenak programako dirulaguntzak eska ditzakete dagoeneko. Programa horren helburu nagusia da ETE-en zibersegurtasuna indartzea SOC zerbitzuak ezartzearekin lotutako proiektuak finantzatuz eta zibersegurtasuneko ziurtagiri ezagunak lortuz. Gehienez ere 25.000 euro jasotzen dira enpresa bakoitzeko.