Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 maiatza, 2023 Zibersegurtasuna Enpresa Zibersegurtazuna programa

Arteca, kautxu-metalezko pieza teknikoen fabrikazioan espezializatutako enpresa

I+G-ko arlo espezifiko bat duen enpresa honek SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren laguntza jaso du
ker Osa, Erosketen saileko zuzendaria eta Josu Aranburu, Arteca Taldeko Negozioaren Garapeneko zuzendaria.

Arteca enpresak 67 urteko ibilbidea du, Villabonan (Gipuzkoa) kokatua dago, eta kautxu-metalezko piezak fabrikatzen ditu automobilgintza, kamioi eta trenetarako. Konpainiak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren laguntza bat jaso du. Duela hiru urtetik, SPRIk Basque Cybersecurity Centre (BCSC) zentroaren laguntza du zibersegurtasunaren euskal ekosistema bultzatzeko eta, ondorioz, baita ere laguntza ekonomikoak banatzen dituen programa honetarako.

1956an sortu zen Lasarten (Gipuzkoa), eta 1976an Adunara eraman zituen bere lantegia eta bere 130 langileak, fabrika handitzeko eta produkzio-prozesu osoa (estanpazioa, mekanizatua eta kautxu nahasketaren fabrikazioa) integratzeko. 70eko hamarkadaren amaieran 520 pertsona zeuzkan plantillan.

“Krisi handi baten ostean, 1980an itxi egin zen enpresa, eta handik bi urtera 50 langilek euren langabezia kapitalizatu eta ATC izeneko lan-sozietate anonimoa (LSA) sortu zuten” diote Josu Aranburuk, Arteca Taldeko Negozioaren Garapeneko zuzendariak eta Iker Osak, Erosketen saileko zuzendariak.

Hurrengo mugarri garrantzitsua 1983an iritsi zen, bere produktuak Frantziako merkatuan banatzen hasi zenean SCTI enpresa frantsesaren bidez. 1992an egoitza lekuz aldatu eta egun Villabonan dauzkaten instalazioetara joan ziren, eta 1998an SCTI taldeak langileen akzioen % 98 erosi zituen. Gaur egun, akzio guzti-guztiak (%100) talde frantsesarenak dira.

90eko hamarkadan lantegi bat ireki zuten Txinan, nahiz eta lantegi nagusia Villabonan geratu zen: “hemen garatzen eta fabrikatzen dira balio erantsi handieneko produktuak”.

Ibilgailuak, kamioiak eta trenak, beren merkatuak

Artecak kautxu-metalezko piezak fabrikatzen ditu; transmisio eta suspentsiorako elementuak dira, eta hiru merkatutara bideratuta daude: ibilgailuak, kamioiak eta trenak.

“Autoen kasuan, pieza gehienak transmisioko ardatzerako eta kardanerako izaten dira. Ibilgailu elektrikoaren etorrerarekin ikerketa sakon bat egin dugu, eta une honetan baiezta dezakegu ibilgailu elektriko horiek ere bibrazioen aurkako piezak edukiko dituztela”.  Gaur egun, 300dik gora erreferentziako portfolioa eskaintzen du.

Enpresak argi bereizten ditu ibilgailuetara eta kamioietara bideratutako negozioak, “piezaren tipologia desberdina baita. Kamioien kasuan, gure produktuak baleztetan eta suspentsioan txertatzen dira gehienbat”.

Trenei dagokienez, produktuak bogie-an muntatzen dira nagusiki, hau da, bagoiek azpian duten gurpildun egituran.

Artecaren negozioaren % 70 automobilgintza eta kamioietan zentratzen da, % 25 trenetan eta gainerako % 5a industria orokorrean. Bere bezero garrantzitsuenak Europan daude (% 60), ondoren Amerikan (% 30) eta azkenik Asian (% 10).

Artecaren nortasun ikurretako bat I+G-a da, euren salmenten % 5 bideratzen baitute jarduera horretara. Hain zuzen, badute ikerketa eta garapenerako arlo espezifiko bat, “non erantzunak bilatzen baititugu gure bezeroen eskakizunentzat: elementu finituen simulazioak produktuaren garapenerako, prozesuen simulazioak prozesuak garatu eta hobetzeko, neke-, bibrazio- eta tenperatura-entseguak (-40 eta 200 gradu bitarteko kamara klimatikoak)”.

Artecak “in house” integratuta dauka produkzio-prozesu osoa. “Metala da kanpoan erosten dugun material bakarra”.

4.0 Industriari dagokionez eta 2016az geroztik, makinetatik  zuzenean eskuratutako datuak atzeman eta prozesatzen dituzte, eta informazioa helarazten diete langileei (jarraibideak, gamak, akats motak, prozesua azaltzen duten bideoak, check list-ak, etab.)”.

Artecak 98 langile ditu, eta 19,5 milioi euro inguru fakturatzen ditu urtean.

SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren laguntzarekin enpresaren sistema informatiko guztiak hobetu dituzte, esaterako, birusen aurkako softwarea, zerbitzariak edo segurtasun kopiak. “Hiru urte daramatzagu diru asko inbertitzen arlo honetan”. Iazko zibersegurtasun arloko proiektuak SPRIren laguntza jaso zuen, “dagoeneko bukatuta dago eta aurten berri bat abiaraziko dugu”.

Artecaren erronka da produktuak eta bezeroak dibertsifikatzea. “Hazkunde sostengatua lortu nahi dugu. Arreta handiz jarraitzen ditugu elektrifikazio arloko nobedadeak, eta harreman estua dugu bezeroekin”.

Lotutako albisteak

27 Azaroa, 2024 Zibersegurtasuna
Eurocybcar eta Aenorrek bat egin dute ibilgailuek Europako zibersegurtasun-araudia betetzen dutela ziurtatzeko
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Zibersegurtasuna
Ironchip, munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua duen Barakaldoko ETEa
Irakurri gehiago
5 Azaroa, 2024 Zibersegurtasuna
Grupo INTek sistemen, programazioaren eta zibersegurtasunaren zeharkako laguntza eskaintzen du
Irakurri gehiago
28 urria, 2024 Zibersegurtasuna
Sustatu zibersegurtasuna zure ETEan SOC zerbitzuak ezarriz eta lortu zibersegurtasuneko ziurtagirik zorrotzenak
Irakurri gehiago
4 iraila, 2024 Zibersegurtasuna
Ironchip, geolokalizazio-adimen artifiziala zibersegurtasunaren zerbitzura
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak