Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Ibai Oregi eta Oier Larrañaga.
Zibersegurtasuna
Albisteak 27 abendua, 2021

Ategi, erosketa-zentral bat baino askoz gehiago

Erosketa-prozesuan espezializatutako enpresa honek SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialerako programaren laguntza jaso du

 

Ategi, Mondragon Korporazioan integratua, etengabeko berrikuntzaren adibide da. Duela 20 urte sortu zen erosketa-zentral bezala, baina orain erosketen kudeaketarako konponbide integral bat eskaintzen die enpresei, eta zerbitzu aski espezializatuak ditu, esaterako, lehengaien erosketarako kudeaketa prediktiboa. Konpainia horrek SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialerako programaren  laguntza jaso du.

 

“Enpresa 2001ean sortu zen, eta 15 kooperatibaren erosketa-premiak batu zituen; gure izaera kooperatiboari esker, badaukagu erosketetan sinergiak aprobetxatzeko behar den gaitasuna. Harrezkero, elkarren arteko lankidetza izan da gure garapenaren giltza; enpresen arteko kolaborazioari esker, konpainia bakoitzak indibidualki izango lituzkeenak baino baliabide hobeak lortzen ditu, erronka estrategiko berriak gainditzeko behar duena eskuratzen du eta bere independentzia mantentzen du” azaldu du Oier Larrañagak, horniduren erosketa arloko arduradunak.

 

Ategi erosketa-prozesuan espezializatutako zerbitzu enpresa bat da. Bere jarduera MONDRAGON Taldeko 15 kooperatibarekin hasi zuen arren, une honetan 300dik gora enpresa biltzen ditu. Enpresa horiek arazo eta estrategia oso desberdinak dituzte, baina denek behar dituzte erosketen kudeaketako zerbitzu espezializatuak.

 

Eboluzioa izugarria izan da. Hasieran, enpresak bulegoko materiala bakarrik erosten zuen, baina orain bost eremu kudeatzen ditu: energia-erosketa, batik bat argindarra eta gasa; garraio eta logistika zerbitzuak (lurrekoa, airekoa, itsasokoa, presazkoak); komunikazio-teknologiak eta informatika (eramangarriak, lizentziak, euskarri teknikoa); askotariko hornidurak (bulegoko materiala, burdindegia, norbere babeserako ekipoak edo lanerako arropak); eta nazioarteko erosketak.

 

“Azken hori da arlo berriena. Babesa ematen dugu atzerrian erosketak egiteko eta geuk kudeatzen ditugu erosketa horiek, batez ere kostu baxuko herrialdeetan eta bereziki Asian. Horretarako, ekipo propio bat daukagu, hornitzaileen bilaketaz eta eskaeren kontrol eta jarraipenaz arduratzen dena.  Babesa ematen dugu erosketak egiten diren tokian, eta bertako langileekin. Mondragon Korporazioak atzerrian zeukan sail bat zen”.

 

Hala, Ategik bulegoak ditu Txina, Vietnam eta Indian, eta lankidetza-akordioak Mexiko eta Estatu Batuekin. Negoziazioa modu bateratuan egiten da arlo guztietan, salbu eta nazioarteko erosketetan, kasu horretan “gehiago baita bezeroaren neurrira eginiko traje baten modukoa”.

 

Enpresen arteko lankidetza

Eskaintzen duten zerbitzuaren ezaugarrietako bat da bezerotzat dituzten enpresen arteko lankidetza, eta baita ere hornitzaileekiko harreman iraunkorrak izatea. “Bi alderdiek irabazi behar dute. Gure asmoa ez da bezeroaren izenean erosi eta gero desagertu. Rol aktiboagoa hartzen dugu eta lankidetza sustatzen dugu ez soilik erosketa bateratuak egiteko orduan, baizik eta orobat jarduera kooperatiboa bultzatzean”.

 

Hala, lehengaien merkatuak monitorizatu eta haien jarraipena egiteko zerbitzu bat garatu dute. “Algoritmo bati esker, merkatuaren etorkizuna aurreikusten dugu. Enpresek milioika euroko inbertsioak egiten dituzte lehengaietan, eta gure zerbitzuak segurtasuna ematen die bezeroei, paper gainean jartzen baitiegu  merkatuak hartuko duen norabidea. Egunero lantzen dugu informazio hori”.

 

Eskaintzen duten beste zerbitzu bat “Arrisku” da, zeinaren bidez hornitzaileen finantza arloko zaintza egiten baita. “Informazio publikoa eskaintzen duen beste plataforma bat da, zeinetan hornitzaile bakoitzaren egoera finantzarioa baloratzen baita”.

 

Ategik mota askotako bezeroak ditu, 40-50 sektore ingurutakoak: automozioa, igogailuak, makina-erreminta, ekipamendu orokorra, banka, etab.

 

Iaz 4,3 milioi euroko fakturazioa izan zuen, eta gaur egun 22 pertsona ditu plantillan, 13 gizon eta 9 emakume. I+G-n egiten duen urteko inbertsioa milioi erdi euro baino gehiagokoa da, bere negozioaren % 12koa, hain zuzen.

 

SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialerako programaren laguntzari esker diagnostiko bat egin da; gainera, “azpiegitura teknologikoa eta lan egiteko modua aldatu dira, segurtasun gehiago izateko datuetan, eta aplikazio korporatiboetarako sarbidea aztertu da. Proiektua bukatuta dago, eta inbertsio bat egin dugu azpiegituretan” dio Ibai Iregik, IT eremuko erosketetako teknikariak.

 

Enpresak hiru erronka nagusi ditu. Lehena da bezeroen hornikuntza-katea antolatzea eta arriskuak minimizatzea. “Enpresek arazo handiak dituzte energiarekin, garraioarekin, lehengaiekin… Gure asmoa da arriskuaren kudeaketa hobetzea digitalizazioaren bitartez, eta bide horretatik, lehiakortasuna eta efizientzia hobetzea. Erosketetako sailak ez daude oso digitalizatuta, eta hori hobetzeko proiektu bat landu dugu hainbat enpresarekin” dio Oier Larrañagak.

 

Bigarren erronka logistika arlokoa da; lehenik eta behin, barne-prozesuak digitalizatu behar dira, “eta gero digitalizazio hori bezeroengana eraman, eskura izan ditzaten hornitzaileekin zuzeneko harremana izateko eta erosi dituzten gaiak uneoro non dauden jakiteko behar dituzten tresnak”. Azkenik, hirugarren erronka da “lankidetza sendotzen jarraitzea eta ezagutza partekatzea”.

 

Lotutako albisteak

Diker,  osasungintzaren  sektorerako  injekzio  bidezko  plastikoetan  Euskadi  mailako  erreferente  bihurtu  nahi  duen  ETEa
25/02/2025 Berrikuntza

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa

Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean

Talleres  Altube,  doitasuna  nortasunean  daraman  Gipuzkoako  mekanizazio-enpresa

Talleres Altube, doitasuna nortasunean daraman Gipuzkoako mekanizazio-enpresa

Bergarako konpainiak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza bat jaso du, eta negozioa % 50 handitzea espero du 2027rako

Fecin,  industriako  eskuilagintzan  espezializatuta  60  urte  daramatzan  Gipuzkoako  ETEa
10/02/2025 Berrikuntza

Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa

Deban kokatuta dagoen enpresa da Europa mailan sektore honetako bost fabrikatzaileetako bat eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du

ENSen  kalifikazio  gorena  lortu  du  Izertisek,  eta  administrazio  publikoen  eta  enpresen  bazkide  estrategiko  gisa  zuen  posizioa  indartu  du

ENSen kalifikazio gorena lortu du Izertisek, eta administrazio publikoen eta enpresen bazkide estrategiko gisa zuen posizioa indartu du

Informazioa kudeatzen duten sistema, aplikazio eta zerbitzuetan duen maila ezin hobea ziurtatu du aholkularitzak; Gasteizen du egoitza

Orbik  Cybersecurity,  Mondragon  eta  Ikerlanen  arteko  hitzarmen  bati  esker  Eusko  Jaurlaritzaren  laguntzarekin  kooperatiba  bihurtu  den  lehen  star-tup-a  teknologikoa

Orbik Cybersecurity, Mondragon eta Ikerlanen arteko hitzarmen bati esker Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin kooperatiba bihurtu den lehen star-tup-a teknologikoa

Akordioak 10 milioi euro baino gehiago mobilizatuko ditu datozen lau urteetan, oinarri teknologikoko kooperatibak sortzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.