Bidaidea, zibersegurtasunaren esparruan nazioartekotzearen eredu den marka euskalduna
Bidaidea enpresa Euskadin sortu zen, baina mundu osoan zabaldu da. Sektore anitzetan lan egiten duen aholkularitza-enpresa independentea eta multinazionala da. Izan ere, zibersegurtasunean, adimenean eta segurtasun integralaren eraldaketa digitalean espezializatuta dago. 2006. urteaz geroztik, erakunde publikoak eta pribatuak ditu bezero bezala, eta antolamendu- eta kultura-mailako aldaketaren garapenean eta ezarpenean laguntzen die.
Euskadin sortu zen, enpresa txiki eta ertainei zerbitzua emanez, eta gaur egun estatuko eta nazioarteko enpresekin lan egiten du. “Azpiegitura kritikoetan eta estrategikoetan erreferente bihurtu gara. Lortu dugun esperientziarekin ez dago aurre egiten digun arrisku sektorerik, ezta kontrolpean ez ditugun segurtasun eta inteligentzia alderdirik ere”, adierazi du Mikel Rufian Zibersegurtasun eta Inteligentzia zuzendariak.
Bidaidek baditu jada bulegoak eta lantaldeak Portugalen, Mexikon, Kolonbian, Perun, Txilen eta Estatu Batuetan, ireki berri direnak. “Bulego estatubatuarra aurten ireki dugu, IBEX 35eko gure bezeroen laguntzarekin. Gure bezeroek presente dauden lekuetara eramaten gaituzte haien nazioartekotzearekin”, azaldu du Rufianek.
Hala ere, enpresak ez du bere jatorria ahaztu: nahiz eta egoitza nazionala Madrilen izan, hiru bulego ditu Hernanin, Irunen eta Erandion, eta plantillan dauden 61 pertsonetatik gehienak Gipuzkoako eta Bizkaiko profesionalak dira. “15 urteko ibilbidea dugu, eta mundu mailako merkatuaren beharretara egokitu gara. Euskadin, eskualdeko profesionalik onenak biltzen ditugu bezeroaren konfiantza lortzeko”, azaldu du Rufianek. Bere lanak ‘herri-helburuaren’ alde egiten du, hau da, “guztion onerako pentsatutako 4.0 industriaren alde”.
Azken urteotan, enpresak bilakaera bat izan du, “estrategiatik hasiz eta Euskadiko erakundeen segurtasun osoaren eraldaketa digitalarekin jarraituz”, Rufianen esanetan, “eta arreta berezia jarri dugu 4.0 industrian eta OT zibersegurtasun industrialean”. Hala, Bidaidea erreferente bihurtu da azpiegitura kritikoetan eta estrategikoetan, “Euskal enpresa gehienen IT-OT konbergentzia gidatuz”.
Egunerokotasunean, Bidaideak enpresen prebentzioa, babesa eta erantzuna hobetzeko aukerak eskaintzen ditu: GRC eta BC aholkularitza (‘Gobierno, Riesgo, Cumplimiento y Continuidad de Negocio’ gaztelaniaz), kontu-ikuskaritza teknikoa (Ethical Hacking & Red Team), produktu eta soluzio espezializatuak (DemoLAB), segurtasun integraleko 360º operazio-zentroa (iSOC), inteligentzia-zerbitzua eta nazioarteko segurtasuna (iNTELL), prestakuntza eta kontzientziazioa (Bidaidea Academy), outsourcing espezializatua, 4.0 industria-laborategia (iLAB) eta I+G+b.
Mundu mailan jardun arren, euskal eremuan oso aktibo jarraitzen du: “Parte hartzen dugu, Euskadiko ekosistemako kide gara eta estuki lan egiten dugu, sortu zenetik, Basque Cybersecurity Centre-rekin (BCSC) batera. Zibersegurtasunean eta adimenean erreferente eta espezialista bezala, gure egitekoa da zibersegurtasunaren kultura sustatzea eta garatzea, euskal gizartearen artean lagunduz, zibersegurtasunaren eta adimenaren aplikazioarekin lotutako jarduera ekonomikoa dinamizatuz eta sektore profesionala indartuz “, azaldu du Rufianek.
Gainera, iazko urrian eratu zuten Zibersegurtasun Industrien Euskadiko Elkarteko (Cybasque) 42 enpresetako bat da Bidaidea. “Elkarteak Euskadiko zibersegurtasun-industriak ordezkatzen ditu, eta eskualdea nazioarteko erreferente bihurtu nahi du sektorean, industrian zibersegurtasuna bultzatuz eta barneratzen garen ekonomia digitalaren arriskuez kontzientziatuz. Horren alde lan egiten dugu SPRI taldearen laguntzak gure bezeroen artean zabalduz”, dio Rufianek.
Etorkizunerako, enpresak nazioartekotze-planarekin jarraitu nahi du merkatu berrietan, Euskadi begien bistatik galdu gabe, eta euskal gizartearekin bere ikuspegia, estrategia eta ekintza-plana partekatzen jarraitu nahi du, “digitalizazioaren erronka enpresa eta ekonomia aukera bihurtzeko”. Ekintza zehatz gisa, Rufianek Bidaidea Academy Euskadin prestakuntza- eta kontzientziazio-plana nabarmendu du, bai eta profil espezifikoak eta zibersegurtasunean eta adimenean adituak diren ikasleak lan merkatuan sartzea ere.
Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cibersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz.
Lotutako albisteak

Adimen artifiziala, blockchaina eta zibersegurtasuna izango dira Elkargiko 35. Enpresa Topaketaren erdigunean
Ekitaldia apirilaren 10ean izango da Donostiako Kursaal Jauregian

SOC-Ek bere kokapen zientifiko-teknologikoa sendotu nahi du esparru aeroespazialean
Bizkaiko konpainiak Etherneten oinarritutako komunikazio-soluzioak eskaintzen dizkie Airbus, Boeing, Lockheed Martin edo Blue Origin bezalako bezeroei, eta sektore horretara bideratutako Time-Sensitive Networking (TSN) komunikazio ziberseguruetarako I+G proiektu handi batean murgilduta dago.

Cybertixek Zerolynx integratu du eta ETE-entzako zibersegurtasuneko hornitzaile erreferente gisa finkatu da
Operazio horrek zibersegurtasuneko portfolioa indartu du zerbitzu espezializatuetako bertikal berriekin, hala nola Offensive Security edo Forensicsekin

ENSen kalifikazio gorena lortu du Izertisek, eta administrazio publikoen eta enpresen bazkide estrategiko gisa zuen posizioa indartu du
Informazioa kudeatzen duten sistema, aplikazio eta zerbitzuetan duen maila ezin hobea ziurtatu du aholkularitzak; Gasteizen du egoitza

Orbik Cybersecurity, Mondragon eta Ikerlanen arteko hitzarmen bati esker Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin kooperatiba bihurtu den lehen star-tup-a teknologikoa
Akordioak 10 milioi euro baino gehiago mobilizatuko ditu datozen lau urteetan, oinarri teknologikoko kooperatibak sortzeko