Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 10 Marzo, 2025

Cybertixek Zerolynx integratu du eta ETE-entzako zibersegurtasuneko hornitzaile erreferente gisa finkatu da

Operazio horrek zibersegurtasuneko portfolioa indartu du zerbitzu espezializatuetako bertikal berriekin, hala nola Offensive Security edo Forensicsekin

Akordio horrekin, bi enpresen arteko ibilbide komuna hasi da eta martxoaren 6an ikusaraziko dute 2025eko RootedCONen, Espainiako zibersegurtasuneko ekitaldirik handienean

Cybertix Simulation Technologies zibersegurtasunean espezializatutako Euskadiko taldea da eta Madrilgo Zerolynx enpresa integratu du bere taldean. Enpresa hori babes digitalean dago espezializatuta eta zibersegurtasuneko aholkularitzako zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditu. Operazio horrekin, ETE-entzako zibersegurtasuneko zerbitzuen eta soluzioen hornitzaile erreferentea bihurtu dira eta ziberdefentsarako soluzioa indartu dute, AAn oinarrituta. Hala, zibersegurtasuna automatizatu eta demokratizatzen da modu optimo eta lehiakorrean.

Halaber, hitzarmenarekin indartu egin da enpresa handietako zuzendaritzek Cybertixen duten konfiantza eta bere irismen nazionala eta internazionala proiektatu da. RootedCON 2025 Espainiako zibersegurtasunari buruzko kongresurik handiena da eta aste honetan egingo da Madrilen (martxoak 6-8). Ekitaldi horretan agertuko dira bi enpresak elkarrekin lehen aldiz.

Zerolynx integratu izana mugarri berri bat da Donostiako (Gipuzkoa) enpresaren hazkunde- eta zabalpen-estrategian. “Erosketa horrekin indartu egingo dira Cybertix finkatzen ari den merkatuko lerro gakoak: sinplifikazioa, ezagutza eta zerbitzuak automatizatzea, eta erasoen simulazioen prozesuak eta jazoerak hauteman eta prebenitzeko prozesua etengabe hobetzea”, nabarmendu du Xabier Mitxelena Cybertixeko presidente exekutiboak.

“Jauzi kuantitatibo eta kualitatibo horri esker, enpresak 60 profesional aditu baino gehiago izango ditu babes digitalaren arloan eta bere Training & Awareness, Servicios All in One eta Ciberseguridad Industrial lerroak indartuko ditu Cyber Intelligence, Red Teaming, Threat Hunting, Advance Attack Simulation, GRC eta Forensics jarduerekin”, zehaztu du Lorenzo Díaz de Apodaca Cybertixeko CEOak.

Ikuspegi hori partekatzen du Zerolynxeko zuzendari exekutiboak ere, Juan Antonio Callesek. Azaldu du bi enpresen proiektuak % 100 bateragarriak eta osagarriak direla eta ez dutela eragozpenik sortzen egun aparte eskaintzen dituzten zerbitzuetan.

“Helburuak handitu nahi ditugu eta zibersegurtasuna iritsi ezin ginen merkatuko segmentu berrietara eraman, gure balioak eta Zerolynxenaren moduko proiektu baten izaera hain berdingabe hori mantenduz”, adierazi du Callesek.

Horri dagokionez, Adimen Artifizialak zibersegurtasunaren arloan izan duen gorakadari esker sortu da enpresak elkarrekin hazteko sinergia hori. Aurrerantzean, otsailaren 28an hitzarmena sinatu zutenetik, batasun honek are zentzu eta protagonismo handiagoa izango du eta enpresa-ehunduraren babesa hobetu ahal izango dute, batez ere ETE-en arloan. Hala, mehatxuak modu efizienteagoan hautemango dituzte, eguneroko zereginak automatizatuko dituzte eta mehatxu zibernetiko guztiak prebenitu eta horiei aurre egingo diete.

Funtsak jasotzea

Zerolynxen integrazioa sektorean erreferentea den beste enpresa bat, Osane Consulting, integratu eta hilabete batzuetara iritsi da. Izan ere, azaroan, finantza-operazio garrantzitsu bat egin zen eta milioi bat euro jaso zituen enpresak. Operazio hori Easo Ventures Arrisku Kapitalaren Sozietatearekin koordinatu zen eta Itzarri EPSVk ere hartu zuen parte.

Hilabete hauetan zehar, Eusko Jaurlaritzak bere teknologia optimizatu du zibersegurtasuneko adituen gaitasunak sustatzeko, etengabeko entrenamendurako metodologia propioen bidez, eta agertoki eta egoera errealak simulatzen dituzten plataformak erabiliz.

Cybertix

Zibersegurtasuaren arloan 360 graduko babesa emateko tresna aurreratuetan espezializatuta dagoen enpresa-taldea da, bai enpresa handiei, bai ETE-ei zuzenduta. Irisgarriak, eraginkorrak eta eskalagarriak izateko soluzioak diseinatzen ditu, Adimen Artifizialean (AA) oinarritutako automatizazio-eredu batekin. Horri esker, zibersegurtasuna kanpora atera dezake eta modu proaktiboan arindu eraso zibernetikoak, egungo panorama digitalak gero eta erronka gehiago dituen garaiotan. https://cybertix.tech/

Zerolynx

Zerolynx 2018an sortu zen eta Segurtasunean eta Adimenean espezializatutako Madrilgo enpresa da. Segurtasuneko edozein arazoren aurrean, fisikoa zein birtuala, erantzun bateratu eta irmoa emateko gaitasuna du, NISTren funtzioak jarraituz (Gobernatzea, Identifikatzea, Babestea, Hautematea, Erantzutea eta Berreskuratzea). Iaz, “IKT Segurtasun Enpresarik Onena” saria eman zion Red Seguridad aldizkariak. Gainera, kalitate-ziurtagiri garrantzitsuak ditu, besteak beste ENS maila altua, ISO 27001 edo The European Cyber Security Organisationek (ECSO) ematen duen Cybersecurity Made in Europe zigilua. https://www.zerolynx.com/

Lotutako albisteak

ENSen  kalifikazio  gorena  lortu  du  Izertisek,  eta  administrazio  publikoen  eta  enpresen  bazkide  estrategiko  gisa  zuen  posizioa  indartu  du

ENSen kalifikazio gorena lortu du Izertisek, eta administrazio publikoen eta enpresen bazkide estrategiko gisa zuen posizioa indartu du

Informazioa kudeatzen duten sistema, aplikazio eta zerbitzuetan duen maila ezin hobea ziurtatu du aholkularitzak; Gasteizen du egoitza

Orbik  Cybersecurity,  Mondragon  eta  Ikerlanen  arteko  hitzarmen  bati  esker  Eusko  Jaurlaritzaren  laguntzarekin  kooperatiba  bihurtu  den  lehen  star-tup-a  teknologikoa

Orbik Cybersecurity, Mondragon eta Ikerlanen arteko hitzarmen bati esker Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin kooperatiba bihurtu den lehen star-tup-a teknologikoa

Akordioak 10 milioi euro baino gehiago mobilizatuko ditu datozen lau urteetan, oinarri teknologikoko kooperatibak sortzeko

CIBEREGA  proiektua:  euskal  teknologia  zibermehatxuen  aurrean
08/01/2025 Ekintzailetza

CIBEREGA proiektua: euskal teknologia zibermehatxuen aurrean

Orbik Cibersecurity-k gidatuta, industriari eragiketen jarraitutasunari eusteko eta zibermehatxuen inpaktua minimizatzeko gaitasuna ematen dio. SPRI Taldearen Hazitek laguntza-programaren babesa izan du.

Eurocybcar  eta  Aenorrek  bat  egin  dute  ibilgailuek  Europako  zibersegurtasun-araudia  betetzen  dutela  ziurtatzeko

Eurocybcar eta Aenorrek bat egin dute ibilgailuek Europako zibersegurtasun-araudia betetzen dutela ziurtatzeko

Pasa den uztailetik, fabrikatzaileek ziberrerasoak minimizatuko dituzten ibilgailuak saldu behar dituzte; hain zuzen ere, ziberreraso horiek izaten dira lapurtzeko, gidaria zelatatzeko edo istripu bat eragiteko urrutitik kontrola hartzeko.

Ironchip,  munduan  bakarra  den  lokalizazioaren  bidezko  zibersegurtasun-produktua  duen  Barakaldoko  ETEa

Ironchip, munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua duen Barakaldoko ETEa

Gartner aholkulari iparramerikar entzutetsuak lehengo urtean gehitu zuen bere proiektuan negozio-merkaturik hasi berrienen artean

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.