Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Deustuko Unibersitatea.
Zibersegurtasuna
Albisteak 2 maiatza, 2023

Deustuko Unibertsitateak zibersegurtasun industrialari buruzko topaketa bat antolatu du

Ekitaldia maiatzaren 17an egingo da Donostiako campusean

Datorren maiatzaren 17an, Deustuko Unibertsitateak zibersegurtasun industrialari buruzko topaketa bat egingo du Donostian, BBVArekin lankidetzan. Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariaga izango da ekitaldiko moderatzailea.

Zibersegurtasuna biziki garrantzitsua da gaur egun enpresa munduan, eta topaketa honen helburua da gai hori sakonago ezagutzea. Kontuan izanik negozioek teknologiarekiko gero eta menpekotasun handiagoa dutela eta datu kopuru handiak erabiltzen direla online, enpresek ezinbestean aurre egin behar diete euren operazioak eta izen ona arriskuan jar dezaketen mehatxu zibernetikoei.  Horrela beraz, konpainiek prest egon behar dute mehatxu horiei aurre egiteko eta neurri proaktiboak hartu behar dituzte halakoetatik babesteko.

Maiatzaren 17ko ekitaldian izango dira Javier Calahorra, BBVA España-ko segurtasun arkitekturaren arduraduna, Jennifer Sesmero, BBVAko Zibersegurtasun arloko talentu eta prestakuntza arduradun globala, Xabier Mitxelena, Cybertix enpresako zuzendari nagusi eta Cybasque elkarteko presidentea, eta Pablo García Bringas, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko dekano ordea.

 

Lotutako albisteak

Diker,  osasungintzaren  sektorerako  injekzio  bidezko  plastikoetan  Euskadi  mailako  erreferente  bihurtu  nahi  duen  ETEa
25/02/2025 Berrikuntza

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa

Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean

Talleres  Altube,  doitasuna  nortasunean  daraman  Gipuzkoako  mekanizazio-enpresa

Talleres Altube, doitasuna nortasunean daraman Gipuzkoako mekanizazio-enpresa

Bergarako konpainiak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza bat jaso du, eta negozioa % 50 handitzea espero du 2027rako

Fecin,  industriako  eskuilagintzan  espezializatuta  60  urte  daramatzan  Gipuzkoako  ETEa
10/02/2025 Berrikuntza

Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa

Deban kokatuta dagoen enpresa da Europa mailan sektore honetako bost fabrikatzaileetako bat eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du

ENSen  kalifikazio  gorena  lortu  du  Izertisek,  eta  administrazio  publikoen  eta  enpresen  bazkide  estrategiko  gisa  zuen  posizioa  indartu  du

ENSen kalifikazio gorena lortu du Izertisek, eta administrazio publikoen eta enpresen bazkide estrategiko gisa zuen posizioa indartu du

Informazioa kudeatzen duten sistema, aplikazio eta zerbitzuetan duen maila ezin hobea ziurtatu du aholkularitzak; Gasteizen du egoitza

Orbik  Cybersecurity,  Mondragon  eta  Ikerlanen  arteko  hitzarmen  bati  esker  Eusko  Jaurlaritzaren  laguntzarekin  kooperatiba  bihurtu  den  lehen  star-tup-a  teknologikoa

Orbik Cybersecurity, Mondragon eta Ikerlanen arteko hitzarmen bati esker Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin kooperatiba bihurtu den lehen star-tup-a teknologikoa

Akordioak 10 milioi euro baino gehiago mobilizatuko ditu datozen lau urteetan, oinarri teknologikoko kooperatibak sortzeko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.