DNS Abuse Institute erakundeko zuzendaria PUNTUEUSen izan da
Graeme Bunton, DNS Abuse Institute erakundeko zuzendari exekutiboa Iñaki Goirizelaia, PUNTUEUSeko lehendakariarekin eta Josu Waliño, PUNTUEUSeko zuzendari nagusiarekin bildu da Donostian.
Bilera PUNTUEUSek Interneteko gobernantza-organoetan eta, zehazki, ICANN Interneteko domeinuen munduko erakundearen GeoTLD lan-taldean duen paper garrantzitsuaren barruan kokatzen da. Erakunde horrek Interneteko domeinu geografikoak eta komunitarioak ordezkatzen ditu.
Donostian izandako batzarrean PUNTUEUSeko ordezkariek domeinuaren zaintzan egiten duten lana aurkeztu zioten DNS Abuse Instituteko zuzendariari. Bereziki Zibersergurtasun Behatokian argitaratutako emaitzak, eta datuen gardentasuna azpimarratu zen bileran zehar. Aldi berean, Graeme Buntonek DNS Abuse Institutek egiten duen ikerketaren berri eman zuen. Ikerketa horren arabera, .EUS munduko domeinurik seguruenen artean kokatzen da, .COM eta antzekoen aurretik.
Buntonek adierazi duenez, “domeinu askorekin lan egin dut eta .EUSen barruan dagoen segurtasuna oso handia da. PUNTUEUS Fundazioa oso gardena da, izaten ari diren eraso guztien datuak ematen baititu. Informazio hori ematean, mahai gainean jartzen du eraso horiek guztiak kontrolatzen ari direla. Nire ustez, .EUS erreferentziazko domeinua da segurtasunari dagokionez”.
Erabiltzaileen segurtasun digitala bermatzea da PUNTUEUSen zeregin garrantzitsuenetakoa. Horretarako .EUSen menpeko webguneak etengabe gainbegiratzen ditu PUNTUEUSek. Zaintza aktibo horri esker, webguneetan erabilera desegokiak, arriskuak eta mehatxuak aurreikusten dituzte. Datu hauek denbora errealean argitaratzen dira Zibersegurtasun Behatokiaren bidez.
Domeinu baten zibersegurtasuna gero eta garrantzitsuagoa da domeinu bat edo bestea aukeratzen duten webguneentzat. Zentzu horretan, segurtasun-sistema ezberdin asko, ospe txarreko domeinuak erabiltzen dituzten webguneetako sarbideak blokeatzen ari dira, besteak beste, .info edo .top.
“Erreputazioa abuse kasuaren tasaren arabera neurtzen da. Spamhaus erreferentzia-erakundearen arabera, .EUSi ematen zaion abuse-tasa 0 da. Hau da, haren kalitatea eta erreputazioa optimoak dira, eta domeinu oso gutxik lor dezakete emaitza hori”, azaldu du Waliñok.
Graeme Buntoni buruz
Graeme Bunton DNS Abuse Institute erakundeko zuzendari exekutiboa da eta The i2Coalition-eko (Interneteko Azpiegituren Koalizioa) Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da. 11 urtetik gorako esperientzia du DNSri (Domain Name System / Domeinu Izenen Sistema) lotutako politiketan. DNS Abuse Institute erakundea Public Interest Registry (PIR) deritzon .ORG goi-mailako domeinuaren erregistroko operadoreak sortu zuen, malware, botnets, phishing, pharming eta erlazionatutako spam-ari aurre egiteko jardunbide gomendatuak sortu, lankidetza sustatu eta industriarekin partekatutako soluzioak aurkitzeko asmoz.
Lotutako albisteak

Adimen artifiziala, blockchaina eta zibersegurtasuna izango dira Elkargiko 35. Enpresa Topaketaren erdigunean
Ekitaldia apirilaren 10ean izango da Donostiako Kursaal Jauregian

SOC-Ek bere kokapen zientifiko-teknologikoa sendotu nahi du esparru aeroespazialean
Bizkaiko konpainiak Etherneten oinarritutako komunikazio-soluzioak eskaintzen dizkie Airbus, Boeing, Lockheed Martin edo Blue Origin bezalako bezeroei, eta sektore horretara bideratutako Time-Sensitive Networking (TSN) komunikazio ziberseguruetarako I+G proiektu handi batean murgilduta dago.

Cybertixek Zerolynx integratu du eta ETE-entzako zibersegurtasuneko hornitzaile erreferente gisa finkatu da
Operazio horrek zibersegurtasuneko portfolioa indartu du zerbitzu espezializatuetako bertikal berriekin, hala nola Offensive Security edo Forensicsekin

ENSen kalifikazio gorena lortu du Izertisek, eta administrazio publikoen eta enpresen bazkide estrategiko gisa zuen posizioa indartu du
Informazioa kudeatzen duten sistema, aplikazio eta zerbitzuetan duen maila ezin hobea ziurtatu du aholkularitzak; Gasteizen du egoitza

Orbik Cybersecurity, Mondragon eta Ikerlanen arteko hitzarmen bati esker Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin kooperatiba bihurtu den lehen star-tup-a teknologikoa
Akordioak 10 milioi euro baino gehiago mobilizatuko ditu datozen lau urteetan, oinarri teknologikoko kooperatibak sortzeko

CIBEREGA proiektua: euskal teknologia zibermehatxuen aurrean
Orbik Cibersecurity-k gidatuta, industriari eragiketen jarraitutasunari eusteko eta zibermehatxuen inpaktua minimizatzeko gaitasuna ematen dio. SPRI Taldearen Hazitek laguntza-programaren babesa izan du.

Eurocybcar eta Aenorrek bat egin dute ibilgailuek Europako zibersegurtasun-araudia betetzen dutela ziurtatzeko
Pasa den uztailetik, fabrikatzaileek ziberrerasoak minimizatuko dituzten ibilgailuak saldu behar dituzte; hain zuzen ere, ziberreraso horiek izaten dira lapurtzeko, gidaria zelatatzeko edo istripu bat eragiteko urrutitik kontrola hartzeko.

Ironchip, munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua duen Barakaldoko ETEa
Gartner aholkulari iparramerikar entzutetsuak lehengo urtean gehitu zuen bere proiektuan negozio-merkaturik hasi berrienen artean

Grupo INTek sistemen, programazioaren eta zibersegurtasunaren zeharkako laguntza eskaintzen du
Arabako enpresak zibersegurtasuneko proiektuak sortu eta inplementatzen ditu euskal entitateetan, SPRI Taldearen dirulaguntzen bidez.

Sustatu zibersegurtasuna zure ETEan SOC zerbitzuak ezarriz eta lortu zibersegurtasuneko ziurtagirik zorrotzenak
Euskadiko enpresa txiki eta ertainek SOC (Security Operations Center) eta Ziber arloko Ziurtapenak programako dirulaguntzak eska ditzakete dagoeneko. Programa horren helburu nagusia da ETE-en zibersegurtasuna indartzea SOC zerbitzuak ezartzearekin lotutako proiektuak finantzatuz eta zibersegurtasuneko ziurtagiri ezagunak lortuz. Gehienez ere 25.000 euro jasotzen dira enpresa bakoitzeko.