ENSen kalifikazio gorena lortu du Izertisek, eta administrazio publikoen eta enpresen bazkide estrategiko gisa zuen posizioa indartu du
IT zerbitzuen kudeaketaren eta segurtasunaren kalitatearekin duen erantzukizuna berriz ere bete du Izertis aholkularitzak 2025aren hasieran. Espainiako aholkularitza teknologikoak egoitza bat du Gasteizen, eta Segurtasuneko Eskema Nazionalaren (ENS) maila altura igotzea lortu du. Hala, zibersegurtasuneko estandarrik altuenak behar dituzten administrazio publikoen eta enpresen bazkide estrategiko gisa zuen posizioa indartu du.
Ziurtapen hori funtsezko osagaia da Espainiako administrazio publikoaren arloan lan egiten duten enpresetako informazioaren segurtasunerako. Izertisek Eskema Nazionalean ezarritako eskakizun altuenak betetzen dituela esan nahi du maila hori lortzeak; hau da, informazioa kudeatzen duten sistema, aplikazio eta zerbitzuetan segurtasun ezin hobea ziurtatzen duela esan nahi du.
“Gure zerbitzuen segurtasuna eta konfiantza bermatzeko egiten dugun etengabeko ahaleginaren isla da aitortza hau. Dimentsio guztietan ENSen kalifikazio gorena lortzeak erreferentziako bazkide teknologiko gisa kokatzen gaitu”, nabarmendu du Javier Espadasek, Izertiseko Security & Compliance Managerrak.
Dimentsio guztietan ENSen ziurtapena lortzea funtsezkoa da erakundearen prozesu eta sistema guztietan segurtasun integrala eta koherentea bermatzeko. Horrek esan nahi du, babes-neurri egokiak ezartzeaz gain, kontrol eta prozedura zorrotzak ezarri direla arlo kritiko guztietan, hala nola sarbideen kudeaketan eta jazoeren aurreko erantzunean. Hala, konfiantza eta erresilientzia mailarik altuenarekin zerbitzu teknologikoak emateko duen gaitasuna indartu du Izertisek.
Beste ziurtapen batzuk
Azken urteetan, BME Growthen kotizatutako enpresak hainbat ziurtapen lortu eta berritu ditu. Hala, indartu egin du proiektu arrakastatsuak gauzatzeko bazkide fidagarri eta sendo gisa zuen posizioa. Izertiseko lantaldearen ahalegin kolektiboa eta etengabe hobetzeko konpromisoa islatzen dituzte aipatutako lorpenek. Modu horretan, kudeaketa, segurtasun eta konfiantza arloko erreferente gisa finkatu da enpresa haren bezeroentzat.
Berritutako azken ziurtapenak dira honakoak: IT Zerbitzuen Kudeaketarako ISO 20000-1 (SGSTI) eta Informazioaren Segurtasunaren Kudeaketarako ISO 27001 (SGSI). Enpresak bere zerbitzuen bikaintasunarekin eta prozesu guztietako segurtasunarekin duen konpromiso maila sendoa nabarmentzen dituzte AENORek ikuskatutako lorpen horiek.
Cybasqueko kidea
Cybasqueko kidea da Izertis. Sektoreko enpresak eta erakundeak biltzen dituen euskal zibersegurtasun-elkartea da Cybasque, eta segurtasun digitalaren arloan garapena eta lehiakortasuna bultzatzea du helburu. Zibersegurtasun-ekosistema indartzeko lan egiten du Cybasquek, berrikuntzaren, lankidetza publiko-pribatuaren eta sektorean jardunbide egokiak sustatzearen bidez. Erakundeen erresilientzia digitala hobetzen eta segurtasun informatikoaren arloko kontzientziazioa sustatzen laguntzen du haren lanak.
Izertis Espainiako aholkularitza teknologikoa da, 1996an eratua, eta Gasteizen du Espainiako egoitzetako bat. Balio erantsi handiko soluzioak eskaintzen ditu gaitasun teknologiko eta metodologikoen portfolio oso baten bidez. Honakoak nabarmentzen dira: AA, Cybersecurity, Data & Intelligence, Cloud, Quality Assurance, Hyper Automation, IT Sourcing, Business Solutions edo Blockchain, beste batzuen artean.
Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du EAEko enpresetan, gai horrekin lotutako ehun ekonomikoa sortuz, SPRIren bidez.
SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
Lotutako albisteak

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

Pozikek osasun mentaleko estrategietan inbertitzeko itzulkina maximizatzen laguntzen die enpresei
Bere plataformak aukera ematen du langileei buruzko informazioa biltzeko eta enpresen zuzendaritzari produktibitatea hobetzeko tresnak emateko, langileen ongizatearen bitartez.