IronChip-eko taldea.
Zibersegurtasuna
Albisteak 22 Azaroa, 2024

Ironchip, munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua duen Barakaldoko ETEa

Gartner aholkulari iparramerikar entzutetsuak lehengo urtean gehitu zuen bere proiektuan negozio-merkaturik hasi berrienen artean

Ironchip konpainia Barakaldoko ETE bat da, eta lokalizazioaren bidezko zibersegurtasuna (uhin bidezko lokalizazioan oinarritutako software batez) eskaintzen du, pasahitzetan oinarritu gabe. Haien produktua leku seguruaren kontzeptuan oinarritzen da, eta bakarra da munduan. Dagoeneko Espainiako hamar banku nagusietatik seirekin lan egiten dute. Gartner aholkulari iparramerikar entzutetsuak lehengo urtean gehitu zuen bere proiektuan negozio-merkaturik hasi berrienen artean.

Enpresa 2017an sortu zen Julen Martínez (egungo CEOa) eta José Fernando Gómezen (CISO) ekimenez: unibertsitate garaian ezagutu ziren telekomunikazioaren arloko bi ingeniari. “Enpresa amerikar batentzako inbertsio-plataforma bat sortzeko aukera izan genuen. Garatu genuen, eta gu hartu gintuzten. Eta kontratu horren harira sortu genuen enpresa”, diote biek, María Teresa Valerio, Marketin arduradunarekin batera.

Plataforma hori garatzeak ezagutza handia eman zien zibersegurtasunaren inguruan, eta leku seguruaren kontzeptua landu zuten. “Leongo Zibersegurtasunaren Institutu Nazionalera, Incibera, joan ginen. Startupen azeleragailu bat dute, eta ezagutze segurua nola sortu ikusten hasi ginen”.

2018an, haien lehen inbertsio-erronda hasi zuten Easo Venturesekin. Eusko Jaurlaritzak sustatutako BIND4.0 programaren bidez, 2019an beste inbertsio-erronda bat lortu zuten, “irtenbidea merkaturatzera bideratuagoa.  Abanca lortu genuen bezero moduan, eta 2022an hirugarren inbertsio-erronda”.

Haien produktuak irtenbide berdingabea eskaintzen du Interneten segurtasuna bermatzeko, pasahitzak kentzen baititu. “Aitzindariak gara lokalizazioaren bidezko ezagutze seguruaren munduan. Lokalizazioa erraza baita faltsutzeko. Guk teknologia mugikorra eta wifia darabilgu ziur jakiteko diozun lekuan zaudela. Beste batzuk GPSan oinarritzen dira, baina ez dizu % 100ean ziurtatzen lokalizazioa. Mugikorren uhinetan oinarritzen gara gu, guztiz fidagarriak baitira”.

Haien produktuak hautematen badu erabiltzailea ez dagoela dioen lekuan, sistemak komunikazioa blokeatzen du berehala. Iruzurrak hautematen dituen identitate-plataforma da. “Ziberdelitugilea mozorrotu egiten da, eta funtsean kokapena aldatuta egiten du. Gure teknologiak operazioa nondik egiten den identifikatzeko aukera ematen du, eta erabiltzaileak beste leku batetik egiten badu, sarbidea blokeatzen da”

Pasahitzak ezabatu

Ironchipek epe ertainera pasahitzak ezabatzeko asmoa du. “Zibererasoen % 90 pasahitzak lapurtuta egiten dira. Guk, kode bat eskatu ordez, kokapena eskatzen dugu. Azpiegitura kritikoei zuzendutako teknologia da bereziki, hondakin toxikoak edo plataforma kimikoak, besteak beste”.

Eskaintzen duten produktua “bakarra da mundu mailan egiten duten moduan”.  Gartner aholkulari iparramerikar entzutetsuak negozio-merkaturik hasi berrienak zehaztu ohi ditu, eta lehengo urtean Ironchipen teknologia sartu zuen horietan.

Bezerorik nagusienak bankuak, industria eta gobernuak dira. “Espainiako 10 banku nagusietatik sei ditugu. Ez dugu uzten hornitzaile bat hondartzatik edo kanpinetik konekta dadin. Finantzaketa-transakzioak lantzen ditugun enpresetan, kode bat bidaltzen badizute ere, gu atzean gaude erabiltzailea dela egiaztatzen. Hackeatze ugari zure bankuko Pina eskuratu dutenean eta mugikorra lapurtzen dizutenean gertatzen dira. Disuasio moduan ere jarduten dugu, eta ziberdelitugile hainbatek alde egiten dute lokalizazioa eskatzen diegunean”.

30 langile dira guztira eta urteko fakturazioa 1,5 milioi euro ingurukoa da. I+G garrantzitsua da haien negozioan. “I+G fabrika bat gara”.

Enpresaren erronka nagusiak dira hazten jarraitzea eta nazioartekotzean barneratzea dira. Bezeroak dituzte Hego Amerikan eta Portugalen, eta Estatu Batuetan sartu nahi dute, besteak beste. “Eta erreferentzia izan nahi dugu Euskadiko zibersegurtasun sektorean; ia bakarrak gara sektorean produktu propioarekin. Aholkularitza gehienak arkitekturaz arduratzen dira, baina gero gureen moduko produktuak erosi behar dituzte”.

Ironchip harro dago mahaigaineko aplikazio bat izateaz ordenagailura sartzeko mugikorrak erabili gabe; “tamaina handiko enpresentzat edo aplikaziorik ez dutenentzako da. Segurtasun Nazionalaren Sistemak bermatutako produktua da. Baita Windowsera sartzeko ere”.

SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

Lotutako albisteak

Diseinua,  estrategia  eta  helburua:  horrela  egiten  du  lan  Dot.-ek,  erakundeei  aldaketarantz  laguntzen  dien  kooperatibak
22/04/2025 Nazioartekotzea

Diseinua, estrategia eta helburua: horrela egiten du lan Dot.-ek, erakundeei aldaketarantz laguntzen dien kooperatibak

Hainbat bulego ditu gaur egun, eta krisi testuinguru batean jaio zen, sortzaileak hainbat eszenatokitara egokitzera behartu dituena.

Sei  euskal  ikerketa-erakundek  bat  egin  dute  ITTHACAn  zahartze  osasuntsua  sustatzeko
16/04/2025 I+G+B

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko

Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO  Medical  Reproductive  Solutions,  gizarte-helburu  teknologia:  ugalkortasun  maskulinoa  berritzen
15/04/2025 Berrikuntza

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen

Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Tecoplasek  plastiko  teknikoen  eraldaketan  erreferentzia  gisa  sendotzea  du  helburu

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu

Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Aloka,  profesionalen  artean  ikus-entzunezko  materiala  alokatzeko  plataforma
14/04/2025 Berrikuntza

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma

Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Haizelur,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egiten  duen  doitasun-mekanizazioaren  arloko  Debako  ETEa

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa

Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Metagra,  mende  erdiko  berrikuntza  automobilgintzarako  hotzeko  estanpazioan
10/04/2025 Berrikuntza

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan

Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Senvia  Systems-ek  beste  enpresa  batzuk  gidatzen  ditu  haien  sustapenean  eta  eraldaketa  digitalean

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean

Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Jon  Ander  Egaña:  “BASQUE  FOOD  CLUSTERrek  elikadura  euskal  industriaren  sektore  estrategiko  gisa  kokatzea  lortu  du”
09/04/2025 Berrikuntza

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”

Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco,  30  urte  automatikoki  ordaintzeko  makinak  ekoizten
08/04/2025 Berrikuntza

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten

Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.