Javier Diéguez, Basque Cybersecurity Centreko zuzendaria
Argitalpenak 2 urria, 2018

Javier Diéguez: “Euskadin, zibersegurtasunaren industria susperraldian dagoen sektorea da”

Zibersegurtasun Euskal Zentroko zuzendariak euskal enpresen gaitasuna nabarmendu du, ingurune digitaleko soluzioak sortzen lagunduko duen teknologia propioa garatzeko.

Zibersegurtasun Euskal Zentroko zuzendariak euskal enpresen gaitasuna nabarmendu du, ingurune digitaleko soluzioak sortzen lagunduko duen teknologia propioa garatzeko.

 

Robotika, adimen artifiziala eta big data bezalako teknologia berriak hainbat sektore ekonomikotan aplikatzeak aukera berriak ekarri ditu, baina aldi berean, ingurune digitaleko segurtasunarekin lotutako arrisku berrien agerpena erraztu du. Erronka honi erantzuteko asmoz sortu da Basque Cybersecurity Centre – Zibersegurtasun Euskal Zentroa, sektore honetan lanean diharduten enpresei babes instituzionala eskaintzea helburu duen erakundea.

 

 

Erakunde honetako zuzendari Javier Diéguezen iritziz, “Euskadin, zibersegurtasunaren industria susperraldian dagoen sektorea da, abanguardiako teknologia propioa sortzeko gaitasuna frogatu duena”. Diéguez buru duen erakundea estu-estu lotuta dago, alde batetik, zibersegurtasuneko zerbitzuak hornitzen dituzten enpresekin, eta bestetik, nazioarteko merkatuko lehiakortasunari eusteko azpiegitura berriak babestu behar dituzten industriekin.

 

Dagokion eginkizuna betetzeko, zentro berriak manufaktura-industrien zibersegurtasun-proiektuei laguntzea xede duen laguntza-programa aitzindaria du. Gainera, erakundeak sustatutako jardunaldien artean, azaroaren 5ean antolatuko den Basque Cybersecurity Day delakoa nabarmen daiteke. Doako ekitaldi honetarako izena emateko epea irekita dago oraindik.

 

Lotutako albisteak

2024eko  Euskadiko  Zibersegurtasunaren  Liburu  Zuria

2024eko Euskadiko Zibersegurtasunaren Liburu Zuria

SPRIk argitaratutako txostenak sektorearen egungo egoeraren eta joeren ikuspegia eskaintzen du eta Euskal Autonomia Erkidegoko zibersegurtasunaren ekosistema osatzen duten eragile nagusiak definitzen ditu.

Eragile  ekonomikoek  positiboki  hartu  dute  Deep  Dive  –  4.0  teknologietan  murgiltzeko  jardunaldien  aurkezpena

Eragile ekonomikoek positiboki hartu dute Deep Dive – 4.0 teknologietan murgiltzeko jardunaldien aurkezpena

Joan den apirilaren 1ean, Basque Digital Innovation Hub erakundeak 4.0 teknologietan murgiltzeko jardunaldiak aurkeztu zizkien Eskualdeko Garapen Agentzietako, Klusterreko, Merkataritza Ganberetako eta Euskadiko Patronaletako 47 profesionali, mintegi birtual batean. Deep Dive jardunaldiak, egungo alerta-egoera amaitzen denean abiaraziko direnak, BDIH sareko nodoen teknologietan murgiltzeko jardunaldiak dira, hau da: robotika malguaren, fabrikazio...

Basque  Cybersecurity  Day.  Jardunaldia  edukiak

Basque Cybersecurity Day. Jardunaldia edukiak

Basque Cybersecurity Day, Euskadiko zibersegurtasun ekitaldia. Bere helburua da topagune izatea zibersegurtasun arloko zerbitzuen eskatzaile eta eskaintzaileentzat, eta inpaktu sozialeko hainbat gai lantzea, esaterako, Hezkuntza edo Ziberdelinkuentzia Basque Cybersecurity Centre-k antolatutako ekitaldiak zibersegurtasun sektorea dinamizatu nahi du, teknologia horiek industrian aplikatuz, helburu bikoitz honekin: – Euskal ekosistema industrialaren heldutasun-maila handitzea...

Globe  Testing:  “zibersegurtasuna  industrian  alor  zoragarria  da”

Globe Testing: “zibersegurtasuna industrian alor zoragarria da”

Globe Testing-eko fundatzaileek adierazten dutenez, ekoizpen prozesuetan parte hartzen duten software-en kontrola funtsezkoa da fabrika baten funtzionamendurako

Glosarioa.  4.0  Industriaren  hitz  berriak

Glosarioa. 4.0 Industriaren hitz berriak

Glosarioa. 4.0 Industriaren hitz berriak. ES / EN / EU

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.