Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Ainara Sedano y Ricardo Aranzabal, en el taller de la empresa.
I+G
Albisteak 19 otsaila, 2025

Talleres Altube, doitasuna nortasunean daraman Gipuzkoako mekanizazio-enpresa

Bergarako konpainiak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza bat jaso du, eta negozioa % 50 handitzea espero du 2027rako

Talleres Altube Bergarako enpresa bat da, eta bi negozio-ildo nagusi ditu: pieza unitarioen edo sail laburren doitasun-mekanizazioa eta buruen zein elektromandrinoen fabrikazioa eta konponketa. Bi ildoetan doitasuna eta kalitate handia dira nagusi. Datozen hiru urteetan, fakturazioa % 50 handitzea espero dute. Enpresak Eusko Jaurlaritzaren zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du. Programa horrek zibersegurtasuna sustatzen du euskal enpresetan, gai horri buruzko egitura ekonomikoa sortuz, SPRIk antolatuta.

Enpresa Bergaran sortu zuten 1956an, estanpaziorako erremintak fabrikatzeko. 2008an, aitzitik, krisia bete-betean zela, gerentzia aldatu egin zen, dibertsifikatzen hasi eta buruen negozioa txertatzeko. 2010ean, aurreko jabeak erretiratuta edo erretiroa hartzeko zorian zeuden, eta enpresa Ricardo Aranzabalek eta Ainara Sedanok erosi zuten. Hartara, haien esku geratu eta zuzendaritza-taldea aldatu egin zen.

Konpainiak estanpazioarekin eta buruekin jarraitu zuen lanean, «baina argi geneukan ezin ginela sektore bakar batean egon. Makina-erremintarantz eta doitasuna behar duten beste sektore batzuetarantz egin genuen dibertsifikazioa, bestelako aukerak zabaltzeko», esan dutenez. Talleres Altubek inbertsio handiak egin ditu: «Urtero inbertitzen dugu makina eta instalazioetan». Izan ere, 2016an pabilioi klimatizatu bat prestatu zuten buruak muntatzeko soilik.

Bi negozio-ildoetan, piezak «doitasun handikoak dira, horretan izan nahi dugu-eta desberdinak». Bezeroak makina-erremintakoak, defentsakoak, aeronautikakoak, estanpaziokoak eta forjaketakoak dira funtsean. «Ia guztiak nazionalak diren arren, gure bezeroak esportatzaile handiak dira».

22 langile dira guztira eta urteko fakturazioa 2,2 milioi euro ingurukoa da. I+G-a oinarrizkoa da kalitate handiko produktu bat eskaintzeko. «Produktibitateari eta doitasunari begirako teknologia berriak lortzea garrantzitsua da guretzat. Orain tailerraren eta bulego teknikoaren konektibitatean lan egiten ari gara».

SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren laguntza malware erasoetatik eta informazio-ihesetatik hobeto babestera bideratu da. «Iaz ere SPRIren beste laguntza batzuk jaso genituen; adibidez, BDIH Konexio eta Renove. Denak daude teknologiarekin eta segurtasunarekin lotuta. Ez alferrik, zenbat eta gehiago konektatu makinak sarera, orduan eta zaurgarriagoak gara».

Etorkizuneko erronka fakturazioa handitzea da, orain dituzten baliabideekin, hots, «produktibitatea, teknologiak eta inbertsioa hobetuz». 2027an 3 milioi euroko fakturazioa lortzea aurreikusten dute. «Negozio gisa, sektoreen zorroa handitu eta inbertsioak doitasunera bideratu nahi ditugu. Helburu nagusietako beste bat ingeniaritza eta bulego teknikoa indartzen jarraitzea da, ezagutzaren zatirik handienak hor egon behar duela uste dugulako».

Gainera, Talleres Altubek konektibitatean eta makinen datuak atzitzeko lanean aurrera egin nahi du, «eta gero eta mendekotasun txikiagoa izan gizakiekiko, planifikazioa eta entrega-epeak hobetu ahal izateko denbora errealeko informazioarekin».

SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Araniak  hazkundea  bizkortu  du  berrikuntzaren,  iraunkortasunaren  eta  eraldaketa  digitalaren  bidez

Araniak hazkundea bizkortu du berrikuntzaren, iraunkortasunaren eta eraldaketa digitalaren bidez

Konpainiak Ipar Amerikan duen presentzia sendotu eta merkatu estrategikoetan lidergoa berretsi du

Fisioterapiaren  aro  berria  diseinatzea  du  helburu  Fisifyk
20/02/2025 Emprendimiento

Fisioterapiaren aro berria diseinatzea du helburu Fisifyk

Bilboko startup honen xedea da bere zerbitzu digitala fisioterapiaren etorkizuna izatea, etengabeko zerbitzu hibrido eta publiko guztientzat irisgarria eskainiz.

AcroBioPLASTek  bioplastikoen  aplikazioa  hobetzen  du  gailu  biomediko  bihurtzeko
19/02/2025 Up Euskadi

AcroBioPLASTek bioplastikoen aplikazioa hobetzen du gailu biomediko bihurtzeko

Proiektuak material biodegradagarriak eta birziklagarriak garatu nahi ditu, bioplastikoak dituzten mugei aurre egiteko

CIC  biomaGUNEk  enpresa  bat  abiarazi  du,  nanosentsoreak  erabiliz  gaixotasunen  diagnostikoa  eraldatzeko
18/02/2025 I+D+i

CIC biomaGUNEk enpresa bat abiarazi du, nanosentsoreak erabiliz gaixotasunen diagnostikoa eraldatzeko

Taldeki Biosolutions enpresak antigorputzak azkar, merke eta sendotasunez detektatzeko sentsoreak garatuko ditu, egungo in vitro diagnostikoaren egonkortasun- eta kostu-arazoak gainditzeko

Danobatek  fabrikazioa  irauli  du  doitasunezko  robot  berritzaile  batekin
17/02/2025 I+D+i

Danobatek fabrikazioa irauli du doitasunezko robot berritzaile batekin

Euskal fabrikatzailea robotikaren sektorean sartu da diseinu disruptibo batekin: doitasun eta dinamika handia eskatzen duten eragiketetarako berariaz diseinatutako robot eredu berritzaile batekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.