Tapia: «WatchGuard Technologies-ek Euskadin duen I+G Zentroaren bultzadak zibersegurtasuneko ekosistema osoa indartuko du»
- WhatchGuard Technologiesek I+Gko munduko zentroa ezarriko du Euskadin, kualifikazio handiko 200 pertsonako taldearekin
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua Euskadin I+G zentroa sustatzeko asmoa agertu bduen WatchGuard Technologies zibersegurtasuneko multinazionalaren zuzendaritza-taldearekin bildu da gaur.
Zibersegurtasuneko Euskal Zentroaren egoitzan egindako bileran Estibaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak eta Javier Dieguez BCSCko zuzendari nagusiak ere parte hartu dute. WatchGuard Technologiesen taldea honako hauek osatu dute: Prakash Panjwani CEOa, Shane Watkins, SVP of People, Mónica Diaz Zubiaur, Senior Director, Engineering, Miguel Carrero Collantes, VP, Strategic Accounts eta Guillermo Gomez Santamaria, VP, Endpoint Product.
WatchGuard Technologiesek enpresaren estrategia eta Euskadiko I+G sustatzeko planak azaldu ditu. Estrategia horren helburua da Bilboko zentroa konpainiaren garapen-zentro izatea kudeatutako zerbitzuen gaitasun berri eta berritzaileetarako, threat hunting-erako eta detekzio eta erantzun hedatuko soluzioetarako (XDR). Hedapen horri laguntzeko, konpainiak urtean gutxienez langile berriak % 25ean gehitzeko asmoa du.
Tapiak positibotzat jo du ekimena, Euskadi multinazionalaren I+Gren garapen-gune garrantzitsuena izango baita, eta lurraldeko zibersegurtasuneko ekosistema osoa indartuko baitu, zibersegurtasunaren esparruan aukera berriak sortuz. Ekimena, Euskadi 2030 “(ZTBP 2030) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin eta 2025 Euskadiko Eraldaketa Digitalerako Estrategiarekin lerrokatuta, elementu garrantzitsua izan daiteke lurraldean talentua erakartzeko eta sektorea hazteko.
Lotutako albisteak

ENSen kalifikazio gorena lortu du Izertisek, eta administrazio publikoen eta enpresen bazkide estrategiko gisa zuen posizioa indartu du
Informazioa kudeatzen duten sistema, aplikazio eta zerbitzuetan duen maila ezin hobea ziurtatu du aholkularitzak; Gasteizen du egoitza

Orbik Cybersecurity, Mondragon eta Ikerlanen arteko hitzarmen bati esker Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin kooperatiba bihurtu den lehen star-tup-a teknologikoa
Akordioak 10 milioi euro baino gehiago mobilizatuko ditu datozen lau urteetan, oinarri teknologikoko kooperatibak sortzeko

CIBEREGA proiektua: euskal teknologia zibermehatxuen aurrean
Orbik Cibersecurity-k gidatuta, industriari eragiketen jarraitutasunari eusteko eta zibermehatxuen inpaktua minimizatzeko gaitasuna ematen dio. SPRI Taldearen Hazitek laguntza-programaren babesa izan du.

Eurocybcar eta Aenorrek bat egin dute ibilgailuek Europako zibersegurtasun-araudia betetzen dutela ziurtatzeko
Pasa den uztailetik, fabrikatzaileek ziberrerasoak minimizatuko dituzten ibilgailuak saldu behar dituzte; hain zuzen ere, ziberreraso horiek izaten dira lapurtzeko, gidaria zelatatzeko edo istripu bat eragiteko urrutitik kontrola hartzeko.

Ironchip, munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua duen Barakaldoko ETEa
Gartner aholkulari iparramerikar entzutetsuak lehengo urtean gehitu zuen bere proiektuan negozio-merkaturik hasi berrienen artean