AA
Giza adimenaren prozesuak simulatzen dituzten sistemak egitea helburu duen zientzia eta teknika-multzoa. Informatikaren adar bat da, eragiketa logikoak egiteko eta ikasteko zein arrazoitzeko ahalmena duten sistemak nola diseinatu eta garatu ikertzen duena.
Sistema artifizial adimendunek bere inguruko informazioa hauteman eta prozesatzen dute, eta egokitu zaizkien helburuak arrakastaz lortzeko aukera maximizatzen duten ekintzak proposatzen edo abiarazten dituzte.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |