AA fidagarri
- es IA fiable
- en trustworthy AI
Hiru elementuz osatutako adimen artifiziala: 1) legezkoa izan behar du, hau da, aplikatu beharreko lege eta erregelamendu guztiak bete behar ditu; 2) etikoa izan behar du, hau da, printzipio eta balio etikoak errespetatzen dituela erakutsi behar du; eta 3) sendoa izan behar du, bai ikuspuntu teknikotik bai sozialetik; izan ere, AA sistemek, asmoak onak izanda ere, ustekabeko kalteak eragin ditzakete.
AAren fidagarritasuna ez dagokio soilik adimen artifizialeko sistemaren beraren fidagarritasunari; bizi-zikloan inplikatutako prozesu eta eragile guztien fidagarritasunari ere badagokio.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |