AA sendo

Sistemaren sendotasun teknikoa (testuinguru jakin batean egokia dena), aplikazio-eremua eta bizi-zikloaren fasea barne hartzen ditu, bai eta ikuspuntu soziala ere (bermatuz AA sistemak behar bezala kontuan hartzen duela bai testuingurua bai zer ingurunetan diharduen). Hori funtsezkoa da ziurtatzeko sistemak, asmo onez arituta ere, ez duela eragingo nahi gabeko kalterik. AA fidagarri bat errealitate bihurtzeko beharrezkoak diren hiru elementuetatik azkena da.