BYOD

Enpresa-politika, enpresa edo erakunde bateko langileek beren gailuak, hala nola ordenagailu eramangarriak, lantokira eramatean eta horietan lan egitean datzana.

Enpresaren baliabideak ere erabiltzen dituzte; esate batera, sarea, zerbitzariak, datu-baseak eta abar. Dena den, norberaren gailuak ez ezik, softwarea eta, oro har, teknologia erabiltzea ere sartzen da kontzeptu honetan.

Zenbaitek langileen gogobetetasun-maila eta produktibitatea handitzen direla aipatu dute, baina, bestalde, sistema honek segurtasun-arriskuak handitu ditzakeela ere esan da.