DoS eraso
Sareko makina edo zerbitzu baten aurkako zibererasoa, datu-eskaera ugari aldi berean egitean datzana, hura gainkargatzeko edo motelarazteko eta, azken finean, aldi baterako edo mugarik gabe erabilgarri ez egoteko.
Eskuarki, bilaketa edo eskaera funsgabe asko bideratzen dira zerbitzarira, hura gehiegi kargatu eta kolapsatu nahian, erabiltzaileen benetako eskaerei bidea ixteko.
Erasoa zenbait tokitatik egiten denean, DDos edo zerbitzu-ukatze banatuaren bidezko eraso deritzo.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |