IKT
- es TIC, tecnologías de la información y la comunicación
- en ICT, information and communication technologies
Informazioa modu digitalean sortu, gorde, prozesatu eta transmititzeko teknologien multzoa. IKTen kontzeptua oso zabala eta orokorra da, eta aldatuz doa, gainera, teknologiek aurrera egin ahala.
Gaur-gaurkoz, bere barruan hartzen ditu, besteak beste, komunikaziorako balio duten gailuak –irratia, telebista, telefono mugikorrak, sare-ordenagailuak eta sare-hardwarea, satelite-sistemak eta abar– eta horiek erabiltzen dituzten hainbat gailu eta zerbitzu, hala nola bideokonferentziak eta urrutiko ikaskuntza.
Elhuyar hiztegia |
ZTH hiztegia |
Euskalterm |
Wikipedia |