WEP

IEE 802.11 estandarraren testuinguruan, haririk gabeko sareen bidez transmititzen den informazioa zifratzeko segurtasun-protokoloa. 10 edo 26 digitu hamaseitar dauzka (40 edo 104 bit).

1997an jarri zen martxan, jatorrizko 802.11 estandarrarekin batera, ohiko sare haridunaren adinako konfidentzialtasun-maila lortzeko helburuarekin.  Lehen urteetan asko erabili zen; askotan, WEP protokoloa zen routerraren konfigurazio-tresnek erabiltzaileari eskaintzen zioten lehen aukera. 2001erako, WEP protokoloa gainditzeko moduak agertu ziren. 2003an, WiFi Aliantzak iragarri zuen WPA (WiFi Protected Access) protokoloak WEP protokoloa ordeztu zuela.