alborapen

Pertsona, objektu edo posizio bati mesede edo kalte egiten dion joera. Adimen artifizialeko sistemetan hainbat alborapen-mota sor daitezke.

Adibidez, datuetan oinarritutako AA sistemetan —esate batera, ikaste automatikoaren bidez sortutakoak—, alborapenak azaldu daitezke datu-bilketan eta trebakuntzan agertutako alborapenen eraginez. Bestalde, AA sistema logikoetan —adibidez, arauetan oinarritutakoak—, ingeniari batek ingurune jakin batean aplika daitezkeen arauen inguruan izan dezakeen ikuspegiak alborapenak eragin ditzake. Horiez gain, interakzioaren bidezko onlineko prestakuntza eta egokitzapenagatik ere ager daitezke alborapenak, edo pertsonalizazioaren ondorioz, erabiltzaileei beren gustuetara egokitutako gomendioak edo informazioa aurkezten zaizkienean.

Alborapenek ez dute zertan lotuta egon giza joerekin edo pertsonek datuak jasotzearekin. Adibidez, sistema baten erabilera-testuinguru mugatuetan sor daitezke, eta kasu horretan ezin da beste testuinguru batzuetara orokortu.

Alborapenak positiboak edo negatiboak izan daitezke, nahitakoak edo nahi gabekoak. Kasu batzuetan, emaitza diskriminatzaileak edo bidegabeak eragin ditzakete.